Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-07 -- 1824.zenb

«Ipuinetan kontatzen dudan gehiena egiazkoa da»

Pilar Iparragirre

Nola hasi zen zu eta letren arteko amodio hau?

Txiki-txikitandik gustatu izan zait literatura. Asko irakurri izan dut eta zer edo zer idatzi ere bai. Baina lanean hasi, eta hori guztia alboratu nuen. Hori bai, noizean behin ideiaren bat etortzen zitzaidan burura, eta hura idatzi egiten nuen "Peña y otros relatos extraños" liburuan agertzen zen ipuinen batek 15 urte bazituenà Besteak ez, eh! Serio idaztea erabaki nuenean, urtebete pasatsuan idatzi nituen liburu bietan agertzen diren ipuin gehienak.

Zerk eman zizun idazteko adorea?
Peña mendira joan, eta hainbeste tximeleta ikusiz, berehala etorri zitzaidan burura idatz nezakeen istorio osoa. Eta hain ondo pasa nuen hura idazten, geroztik mendira joaten nintzen bakoitzean pentsatzen nuela: ea zer egin dezakedan hainbeste harritu nauen xehetasun edo gorabehera horrekin...

Ipuin guztiak ez daude lekutuak mendianà
Ez. Izan ere, gauza bera gertatzen zitzaidan hirian!

Ipuin fantastikoak al dira zureak?
Nire ipuinetan kontatzen dudan gehiena egiazkoa daà fantastiko ukitu batekin. Nire lagun eta senideentzat idazten dut bereziki, haiengan pentsatuz. Irakurtzeko ohitura asko ez duen jendea direnez, kontatu beharrekoa ahalik eta erarik errazenean adierazten saiatzen naiz, hitzak bihurriegiak direla pentsatu eta liburua bazterrera utz ez dezaten. Eta nola haiei gustatu zitzaien nik idatzitakoa, bada, argitaratzera animatu nintzen.

Beste zer edo zer idazteko asmorik bai?
Bi nobela labur idatziak dauzkat, eta hirugarrenarekin nabil orain. Nobela luze bat ere badut buruanà Ea zer ateratzen denà!


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan