Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-10-07 -- 1824.zenb

Hala eta guztiz, Gasteiz

Gorka Knörr

Gastehiz, erdal herri hau. Hala eta guztiz, maiteago; eta odol-hustuago. Abstraktolarientzako lur egokia, zurrupatu nahi nuke zugan egunero hiltzen den elikatzen zigun gure asaben martirioa... Ia zer dioten jakintsu horiek, arratoi nagusiaren etxean sartu baino lehen... Iruzurti! Horixe, iruzurti!! Gezurra, berriz. Zoin liluragarria den gezurra...; hain ederra nola nekegarri, hain zikin nola ulergarri... Izan ere, iruzurti izatea ongi saritua dago. Erraztasuna. Erraza dena. Inperialismoa. Nazio zapaldu batetan errazena inperialista izatea duzu askotan. Hala eta guztiz ez dut ene arima saltzeko erabakitzik hartu, ezta txaketaz aldatzeko behar den bildurrik sentitu. Baina sentikorra ahal zera? Eta Axularrek erantzun dizu: "gartzelean sartzen zaiztuztenean, sarthu berri hartan, usna on duzu, kiratsa aditzen duzu, erraiak nahasten zaizkit zu, sentikor zara". Bai, eraman ninduten. Gartzelara nińeramatela konturatunintzan. Lehenengo aldiz, sentitu. Lehenengo aldiz, ene tipitasunez jakitun. Leiho-sareak ba zituen gartzela harek... Gastehiz, zugan etorkizuna, zugan eginkizuna, zugan hiltzer, zugan zirrimirri, nazkagarri, inor ez. (...) Ea, Gasteiz, noiz hasi behar dugun gure eginkizuna betetzen, gure egiak lau hegaletara botatzen (...) (1971-X-10)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan