Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-30 -- 1823.zenb

Jose Mari Aranalde, apaiza

Herria» astekaria irakurtzen duzu, edo ikusten bederen, euskaldun hori? Irakurtzen nahiz ikusten baduzu, badakizu; eta ez baduzu, jakizu, hasera-haseran baduela astero-astero sailtxo bat, beti neurri berekoa, lehen orriaren ezkerraldean, eta haren azpialdean bi letra hauek agertzen direla askotan: «E.L.» Emile Larre duzu xigortu-xigortua.

75 urteko apez honek «Ene artzain-etxolak» izeneko liburu eder bat atera du oraindik-orain. Ederra da esanetan eta esateko moduetan. Eta argazki edo potretetan, ikus 68. orrialdekoa. Lekutan gelditzen da Domingo Kanpaña. Bera da protagonista, edo erdi-gune, liburuan zehar; baina zaude seguru, irakurle, ez duela bere burua erakusteko egin, nahiz berena erakusten duten asko eta asko baino hobeki legokeen nonahiko erakustokitan. Bere ingurua eta ingurukoak ditu kontagai liburuan.
Apez on-on honengatik ere esan zezakeen Pio Baroja jaunak, apez euskaldunengatik esan zuen harako hura «Euskal apezek ez diote uko egin gizon izateari».
Gure Baigorri-Bastidarra, pilotari duzu, eta pilotazale, bertsolari duzu, eta bertsozale; abeslari eta abestigile. Eta txapela ere berekin du beti, buru argi horretan.
Eta... biziki maite ditu hegoaldekoon arrain freskoa eta haren lagun on den sagardoa. Eta sagardotegia!
Zuk apez euskaldun on bat lagun nahiko bazenu, hor duzu eskura Emile Larre jauna. Ibili den leku guztietan itzala duen gizona da gure apez jauna. Guri ez zaigu damutu haren ondoan ibili izana

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan