Jose Arteche il zaigu G.B.
Jose Lasa
Bilboko "El Correo" deritzan egunerokotik jaso dut berri itzala, mingotza, ene biotzarentzat ezpata zorrotza. Bere etxean, maats-ondoa dirudin familiaz inguraturik, atzo (irailak 23) eskaini zion azken arnasa eta azken mina Jaunari. (...) Bein betierako amaitu dira zure burrukak, zure barneko kezkak, zure eguneroko lanak. Dudarik ez dut, zure aurpegia, zabala, noblea, bekoki goren eta irikikoa, euskaldun askok bezala, izan arren, eriotzak, bere esku sotilaz apaindu, edertu, argitu eta baretu egin duela. Zu joanik, gu, zure adiskide ginenok, bakarti, pauso sakonean, geratu gera. Zu joan zera, errekaren beste ertzera (geiago ez itzultzeko), ez ordea bakarrik, ekintza on asko baidituzu lagun. Lekuko edo testigo bati dagokion eriotza. Gizonaren testigu eta kristau baloreen testigu. Ura onegatik edo au arregatik? Ospe andiko zure izen ori gogoan eta ezpaņetan dabilkite egun, baita ere erabiliko gero eta gero, jakitunak eta baserritar abarkadunak (...) (1971-X-3)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.