Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-30 -- 1823.zenb

Izturitze eta Otsozelaiako harpeak

Donamartiriko (St. Martin DŽArberoue) udalerrian kokatuak, Hego Euskal Herrian ezagunegiak ez diren kobazulo hauek Europako hegoaldeko santutegi paleolitikorik garrantzitsuenetakoa osatzen dute. Bisitatzen duzuenean erabat txundituta utziko zaituzten ikaragarrizko mirari hau azken 50.000 urtetan populatua izan da, eta sekulako forma bitxiak erakusten ditu.
Haitzuloak hiru dira: Izturitze (lehenbiziko mailan), Otsozelaia (harantzago), eta Erburua (1975ean aurkitua eta izen bereko ibaiak zeharkatzen duena). Lehenbiziko biak turismorako prestatuak daude, zubi, eskailera eta abarrekin, baina hirugarrena zientzilarientzat erreserbatua dago.
Izturitzekoan, betidanik ezaguna eta populatua, aintzinako gizakiek egindako animalien margoak ikus ditzakegu. Otsozelaiako haitzuloan berriz, pinturak eskuratu eta behatzeko gaitzagoak dira, baina era berean, estalaktita-estalagmitek sortutako itxurak are ikusgarri eta harrigarriagoak agertzen zaizkigu: "Amatxi laminen egoitzan", "Buda-ren tenplua", "Pagoda txinarra", "Aita Noel", "Antzoki apaindura"... izeneko forma harrigarri bezain ederrek aho zabalik utziko zaituztete.
Barruan 14ºko tenperatura mantentzen duen harpeako bisitaldi gidatuak (gidariak frantsesez eta euskaraz gain gaztelera pixka bat ere badaki) 40 minutu inguru irauten du.
Bitartean, kanpoaldeko museo-kafetegian, zeozer hartzen dugun bitartean, kobazulo barruko postalak erosi (barruan ezin da argazkirik egin, beraz hauxe izango da lagunei kontatuko diezuena sinestarazteko froga bakarra) eta mamut baten izterrezurra edo horzdura moduko bitxikeriak ikus ditzakegu.
Harpeak martxoaren 15etik azaroaren 15era bitartean egoten dira zabalik: martxo, apiril, maiatz, urri eta azaroan bisita gidatuak 14:30, 16:00 eta 17:00 orduetan dira. Gainera, igande eta eskola-jaiegunetan 11:00etan ere bai. Ekain eta irailean 11:00, 12:00, 14:00, 15:00, 16:00 eta 17:00etan. Uztaila eta abuztuan, aldiz, ordutegia 10:00etatik 18:00etara da, orduerdiro, 12:00-13:00 arteko atsedena ezik. Sarrera helduentzat 34 libera, umeentzat 16 libera.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan