Galerietan barna
E. Kortadi
Eta honez gero, Mikel Forkada proyektistak Donostian ireki berria duen galerian eman diguna aipa beharrezkoa dut, Euskal Pinturaren hoberena eman baitigu: Arteta, Aranoa, Basiano, Iturrino, Losada, Olasagasti, Regoyos, Salaberria, Vazquez Diaz, Zuloaga, Oteiza, Mendiburu eta holako euskal artisten bilduma ederra. Hasi dun bidetik jarraituko duelakotan, gaude. Orobat El Pez galeriataz, Jose Luis Sanz Magallon artistak Bilbaoko hibaizabaleko paisaje lanbrotsuaz egin paisajeak eman baitizkigu. Ematen zaikun guzia, jaun andereok, ez baita ona eta euskalduna. Erdipurdiko azalketa komerzial eta chauvinistak hilero ikus baititzakegu. Adibidez, Luziano elgoibartarrarena, honek bere egitura onari folklorekeria eta euskalkeria larregi nahasten baitio eta Valladolidko Gloria Alcahud-enak , politak eta apaingarriak bai bainan ezer gehiago ez baitute. Eta beste zenbait holako pintore koskorrenak, denboraren galgarri. Baina bakoitzari berea zor baizaio, esan beharra dago azken hauen pintura merkea, eskuratzeko errazago zaiola erosleari. Pintura ona urria baita, gutti sortzen eta... ez dakigu nora joaten den (...) (1971-X-3)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.