Espainiako Estatuan ugari dira egoera larrian bizi diren pertsonak. Ugariak dira ere pertsona hauetaz arduratzen diren elkartasunezko erakundeak: 7.400 inguru. Berauek kontzientzia eragozleen laguntzari esker burutu dituzte gizarte zerbitzuak orainokoan. Espainiako Justizia Ministerioak eskaturik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko aditu talde batek buruturiko azterketa baten arabera, datorren urtetik aurrera, erakunde hauen %24k zailtasun asko izango du zerbitzu sozialak bermatu ahal izateko.
PSS-ren ORDEZKOA.
PSS (Prestación Social Sustitutoria) edo Gizarte Prestazio Ordezkoaren desagertzeak modu ezberdin batez eragingo du erakunde sozialeetan. Lau erakundeetako batek modu oso ezezkor batez begiratzen dio etorkizunari. Euren ustez, eragozleen ordezkoak aurkitu ezean herritarrei eskaintzen zaien laguntza pertsonalizatua bertan behera geratu beharko da.
Kontzientzia eragozleen postuak hiru motakoak izan dira. Lehenak administrazioari atxikiak izan dira. Bigarrenak zerbitzu militarretik libratzeko xedez entitate zenbaitek sorturiko postuak dira. Postu edo betebehar mota hauek ez dira ezinbestekoak. Hirugarren multzo bateko entitateek (gehienak) arazoak izango dituzte ordea: elkarte edota talde solidarioak dira, modu desegokian bizi diren pertsonen alde dihardutenak.
GKE txikiek euroak beharko dituzte.
GKE batzuen etorkizuna kolokan dago. Handiek aspaldi hartu zituzten neurriak krisiari aurre egiteko. Euskal Herriko Gurutze Gorriaren kasu berbera da Estatuko Cruz Rojarena. 632.000 kiderekin kontatzen du, hauetatik 140.000 bolondresak izaki. 5.000 baino ez dira kontzientzia eragozleak, eta berauek 900 lekune ezberdinetan kokatuak daude. «Caritas»ek ez dio ere etorkizunari estuki begiratzen. 57.000 bolondres ditu bere lerroetan eta 300 dira eragozleak. GKE txikiek bai ordea. Elikagaien Banku Fundazioak, esaterako, arazoak izanen ditu aurrerantzean. 600 bolondres arduratzen dira elikagaien antolaketaz. Bolondres gehienak jubilatuak dira eta arazo fisikoak dituzte. Elikagaien bilketa eta zama lanez 100 eragozle arduratu dira orain arte. Mundi Farmazilariak erakundean, besteak beste. Botika hondakinak gordetzeko zituzten zazpi biltegi probintzaletatik Kanariak eta Kataluniakoak baino ez zaizkie gelditzen. 200 eragozle izan ziren, baina eragozleen postuak murriztu dira, halaber.
GKE txikien egoera zinez larria da. Justizia Ministerioak bolondres zibil mota berri bat antolatu beharra aurreikusten du dagoeneko. Era eta modu guztietara, itxura denez, etorkizuneko laguntza sozialek sustapen neurri bereziak beharko dituzte. Beren kostua euro txanponarekin ordaindua izango da ezbairik gabe
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.