Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-30 -- 1823.zenb

Erreferenduma oztopatzeko ahaleginak

Erreferendumaren aldeko plataforma aurtengo urtarrilean sortu zen. Aparkalekuaren proiektua UPN, PSN, eta CDNren oniritziarekin atera bazen aurrera, alderdi horietako jende ezagun ugari ikus zitekeen plataformako izenen artean. Udal arauetan aipatzen denez, 16.000 herritarren sinadura nahikoa da erreferendum bat antolatu ahal izateko. Plataformakoek 25.000 sinadura lortu dituzte baina, hala ere, udalak ez du aintzakotzat hartu eta uko egin dio erreferenduma antolatzeari. Plataforman San Fermin festen aurretik erreferendum alternatiboa antolatzearen aldeko ahotsak entzun ziren, baina ez zen ezer eskatu.

San Ferminen ondoren udalak goizeko 5etan Gaztelu Plazako zuhaitz gehienak bota eta gero sortutako mugimendu zabal eta jendetsuak eman zien erabakia hartzeko adorea: "Irailaren 29an erreferendum alternatiboa egingo da". Zenbait erreferendumen aurretikoekin, herritarrek erantzun zezaketela uste zuten. Dela laupabost urte egun Iruņeko auzoa den Mendillorri urbanizazio berrian, herria bilakatu edo Iruņeko auzoa izan erabakitzeko erreferendum ofiziala egin zen eta bizilagunen %67k parte hartu zuen kontsultan. Iruņean jarraitzearen aldekoek irabazi zuten. Aurten, halaber, Adios herrian herriko kale izenak eta halakoak euskaraz eta erdaraz edo erdaraz bakarrik izatearen artean erabaki behar zen; aukera elebiduna atera zen garaile, ozta-ozta bada ere. Iruņean ere, aparkalekuaren alde edo aurka egiteko ordua zela erabaki zuten plataformakoek.
Aparkaleku proiektuaren aurkakoek -peatonalizazioaren aldekoak guztiak dira- hiru arrazoi multzo aipatzen dituzte. Batetik, arrazoi urbanistikoak, hiria autoa ez den beste osagai batzuen inguruan antolatu behar dela alegia; halako parkinekin jendea erdigunera autoz joan dadin bultzatzen dela diote. Bigarrenik, ingurugiro arrazoiak: autoak dakarren kontaminazioa, zarata, espazioa... Hirugarrenik, arrazoi sentimentalak: auzo berriak izan daitezela modernoak, baina antigoaleko txokoak zahar manten daitezela beren itxura orokorrari dagokionez. Finean, Gazteluko Plaza sentimenduz eta sinbolismoz beteriko espazio bizia dela deritzote, eta jendeak ematen dion garrantziagatik ez litzatekeela ukitu behar herritarrei zuzenean galdetu gabe. Demokraziaren ikuspegi desberdinak ere, beraz, ageri dira arazoan. Aparkaleku ezaren arazoa egiazkoa da, beren ustez, baina Alde Zaharraren periferian egindako aparkalekuekin konpon litekeena.
Parkinaren aldekoek bi arrazoi nagusi aipatzen dituzte. Bata, aparkalekuen beharra. Diotenez, 1.800 bizilagunentzat aparkaleku defizita dago, eta horrez gain Alde Zaharrean 650 merkatari daude. Bigarren arrazoi nagusia honakoa litzateke: arazoari irtenbide bat eman ezean, Alde Zaharraren merkatal munduaren gainbehera aurreikusten dute eta honekin batera auzoarena. Modernitatearen kontzeptua ere ageri da zenbaitetan, garapena Gazteluko Plazaren berrikuntzarekin lotuz.
Orain, Jose Manuel Iribas gobernu ordezkariaren debekuaren ondoren, dena zertan gelditzen den ikusi beharko da, baina plataformak irailaren 29ko datari eutsi dio. Erreferendum ahalik eta normalena prestatzeko ahalegin handia egiten ari da plataforma eta, dirudienez, udalak ez du arriskurik hartu nahi edo hartzen badu erreferendumaren ekimena aurretik ondo korapilatu eta nahasi nahi du. Plataformak bere helegitea jarri du eta orain denborak esango du

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan