2001-09-30 -- 1823.zenb
Shengeneko Itunaren ondoren iraultza gisako bat gertatzen ari da Europako Batasunean (EB). Estatuen arteko zenbait muga desagertuz doaz pixkanaka eta EBko herritarrok moneta komuna (euroa) erabiltzeko zorian gaude. Euskal Herriaren historia berrian, berriz, Baionako Ituna dugu mugarria. 1993an sinatua, Mugazgaindiko Elkarlanerako Hitzarmenak Lapurdi eta Gipuzkoa arteko harremanak ahalbidetu ditu, baita gertakizun urbanistiko-historiko bati bide eman ere. Espainia eta Frantziako estatuen mugaz gainetik hiri bat sortzen ari da: Baiona-Donostia Eurohiria. Etorkizun hurbileko hiri honek Bidasoako Txingudin dauka bere erdigunea; oraingoz Euskal Eurohiria izenez bataiatua. Ardatz Atlantiarrean kokatua izateak, ordea, kezka sorrarazi beharko luke euskal herritarron artean. Euskal hiria egungo gaia da, ezbairik gabe.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa