Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-30 -- 1823.zenb

Arturoren kaiera


«BAI EUSKARARI» BRETOIA

Euskal Herriko «Bai Euskarari» akordioa eredutzat hartuz, «Ya dĆar brezhoneg» (Bai Bretoierari) izeneko akordioa abiatu dute Bretainian. Euskal Herrian egin bezala, urriaren 5ean gizarte eragileek hizkuntzaren normalizaziorako konpromisoak hartzeko prest direla sinatuko dute. Hurrengo hilabeteetan gizarte eragileak sektoreka elkartuko dira eta gogoeta egingo dute, bretoieraren normalizaziorako neurriak adostu eta martxan jartzeko.


OFIZIALTASUNERAKO FOROA UDALBILTZAN

Udazkenean Euskararen Ofizialtasunerako Foroa jarriko du abian Udalbiltzak, euskara Euskal Herriko hizkuntza ofizialtzat jo dadin lege proiektu bat sustatzea helburu izanik. Horretarako, udaletxeetan mozioak aurkeztuko dira lehenik eta ofizialtasuan herrietan aplikatzeko planak jarriko dira martxan ondoren.


NAFARROAKO AUZITEGI NAGUSIA KRITIKO

Rafael Ruiz de la Cuesta Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak Miguel Sanzen gobernuaren hizkuntza politika kritikatu du berriki. Era berean, administrazioek nafar guztientzako zerbitzua eskaini behar dutela aldarrikatu du. Ruiz de la Cuestaren esanetan, Nafarroako Gobernuak Administrazioko euskararen erabileraren inguruan erabilitako irizpideak zalantzan jarri ditu eta Justizia Jauregiaren errotulazio elebiduna aldarrikatu du halaber. Gobernuarekin akordiorik lortuko ez balu, Administrazio Gaietarako Auzitegira jotzeko asmoa agertu du.


EUSKALTEGIAN IKASTEKO LAGUNTZAK

Geroz eta udal gehiagok ematen dituzte diru laguntzak euskara ikasteko. Denentzako ez da izaten, baina gazte, ikasle eta guraso batzuek laguntzak jasotzeko aukera izaten dute. Besteak beste, Donostiako eta Irungo udalek ematen dituzte halakoak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan