Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-23 -- 1822.zenb

artikulu nagusira itzuli
Baserriko jokoak

Joan den irailaren 6an Kulki Intxaurrondoko jaietan izan zen, bertako haurrei baserriko jokoak eta jostailuak erakutsiz. Bi orduko saioa izan zen eta musika hasi orduko adin ugaritako haurrak azaldu ziren joko guztietan aritzeko prest. Luisferrek eta Asierrek haurrekin jolastu zuten etengabe eta joko ugari ikasita itzuli ziren umeak eta ez hain umeak etxera.


Lasto altxaketa

Garai batean gurdian eramaten zuten animaliek bazkatzeko lastoa baserrira. Baserriko ganbaran sartu behar zen lasto guztia eta sabairaino igotzeak bazuen lana. Gurditik sabaira ordea, soka batekin lasto fardoak lotu eta txirrika baten laguntzaz igotzen zuten baserritarrek. Sokaren beste aldetik egin behar zen tira, goian zegoenak lastoa jaso zezan. Behean lastoa lotzen zuenak behin baino gehiagotan airean bukatu zuen.

Lokotx bilketa

Artoa jasotzeko garaia iristen zenean, artoa lurrean izanik, astoak zintzilik eramaten zituen zorroetan sartu behar izaten zen arto guztia. Zorro haiek nork lehenago bete, eta dema hartan sortu zen lokotx bilketa. Gaur egun artaburuak edo forma antzukoa duten beste edozein elementu eskuekin hartu eta zorrotan sartu behar dira ahalik eta arinen. Banaka-banaka sartu behar dira artaburuak zorroan: bat hartu eta zorroan sartu, hurrengoa hartu, zorroraino joan eta sartu... zorroa bete arte.

Pitipotoak

Tomate poto nahiz beste edozein poto hartu eta bi zulo egiten zizkieten. Bertan soka luze bat sartu eta mutur batean korapiloa egiten da eta potoaren barnealdetik sartu. Sokak gerrirainoko luzera izan behar du gutxi gorabehera eta beste muturra potoaren beste aldean sartzen da eta korapiloa egin. Horrela, hanka bakoitza poto bakoitzaren gainean jarri eta ostean ibiltzen ikasi eta korrika egin behar da, ea nor lehenago iritsi


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan