2001-09-23 -- 1822.zenb
Laster dugu Sinodo deritzan batzarra Erroman. Apaizen arazoak aztertuko dituzte an biltzen direnak. Izan ere, ez da berriketa apaizari gertatu zaiona! Au bai gelditu dela ez zerurako ez lurrerako! Zenbat galdera, zenbat kezka, zenbat zalantza, zenbat aldaketa! Zer da apaiz izatea? Zertarako apaiz? Zer eginkizun du apaizak? Kristau-erritik urrun ala bertan bizi behar du? Edozein kristauek bezala artu behar al ditu famili, lan eta politikako erantzunkizunak? Zer gertatzen da orrenbeste apaizek beren apaiz biziera uzteko? Zabarkeria? Siņesmen eza? Etsipena? Ala kristau izatea familiko, laneko eta gizarteko lotura guziekin sakon bizi nahia? Elizak daukan buruausterik aundienetakoa: apaiza (...) (1971-IX-26)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa