2001-09-23 -- 1822.zenb
Tarteka tarteka entzun oi ditut alako uskeri maatillak: Ez omen dugula gaurko egunean organista gizonik. Leen ere orrelako esaera merkeari esker, ur otzak erreta nago. Iñoiz baiño organista geiago ditugu gure errian eta ala ere negarra besterik ez dariote. Ez da leenbiziko aldia, ateraldi oni erantzuten diotala. Auetako bat Igeldoko apaiza: bertako organista zaarrari, alegia, omenaldia egitekoak zirela eta egun ortan organoa mutu egongo zela, ordezkaririk aurkitu ezin eta. Orain berriz esan didate Arteche mintzatu ote den radio bidez gai bera jokoan arturik. Organistarik ez dela, nork erakutsi ere ez eta orrelako esamesak. Emezortzi urte luze organoa irakasten daramazkit Donostiako Kontserbatorioan eta orain dator nunbait orrelako txorakeri-porrusaldarekin. Aurten bertan bi gizon-emakumek bukatu dute beren organo-karrera eta biek sari bereziarekin (premio extraordinario delakoa). Leendik baditut orrelako beste zortzi. Ongi esateko, nerekin organoa jotzen ikasi dutenak, erabat jota, izango dira berrogeiren bat Gipuzkoan. (...) San Bizente elizan, orain berriro omenaldia egin zidaten egunean, biak nerekin ikasitako organistak ziren: Esteban Elizondo eta Mari Koro Saenz. Etxe zuloan lo egoten al dira garai ortan, ala erri guziaren aotan dabillen berria jasotzeko ere ez al dute aukerarik izan sekulan? (...) (1971-IX-26)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa