Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-23 -- 1822.zenb

artikulu nagusira itzuli
Dario Fo: erabateko antzerki gizona

Dario Fo dramaturgo italiarra Europako antzerkian izandako idazle, zuzendari eta aktore garrantzitsuenetakoa dugu. San Gianon (Varese, Italia) 1926an jaioa, herri antzerkiaren tradizioa ezagutzeko parada izan zuen bere jaioterrian. Hamalau urte zituela, Milanera joan zen Brerako Lizeo Artistikoan ikastera. Gerra ostean, arte ikasketekin jarraitu zuen eta arkitektura ikasten hasi zen. Milango giro intelektual eta artistikoan murgildu zen eta diru pixka bat lortzearren aktore gisa hasi zen lanean errebista konpainia batean. Izandako arrakastak bultzatuta antzerkian hasi zen. Aktore gisa hasi eta gidoilari, zuzendari, ekoizle eta eszenografo aritu zen gero.

1952an Franca Rame ezagutu zuen eta bi urtera berarekin ezkondu zen. Ordutik bere kolaboratzaile nagusia izan da. 1958an Fo-Rame konpainia sortu eta komedia eta fartsa politikorako jauzia eman zuen. «Ladri», «Aveva due pistole» eta «La colpa e sempre del diavolo» dira orduko lan batzuk. 68ko krisiaren ostean, taldea desegin eta Nuova Scena kolektiboarekin zirkuitu alternatiboen bila hasi zen, era berean kritikoagoa eta politikoki erradikalagoa bihurtuz. «Misterio Buffo», «Pum! Pum! Chi e? La polizia!» eta Tentazioak estreinatu berri duen «Muerte accidental de un anarquista» dira ordutik egin dituen obra garrantzitsuenetako batzuk.


Erabateko antzerki gizon zirikatzaile honek Literaturako Nobel saria jaso zuen 1997an


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan