Iritsi da urteko zesta punta ekitaldirik garrantzitsuena, Zesta Puntako XI. Munduko Txapelketa. Futbolak adina zaletasun pizten ez badu ere, nahi duenak munduko zesta punta jokalari hoberenak ikusteko aukera izango du irailaren 12tik 23ra bitartean Miarritzeko Jai Alai pilotalekuan.
. Lehen partida irailaren hamabian jokatuko da eta bertan momentuz munduko txapeldunak diren Etxalus eta Irastorza, Alberdi I-Enbil bikotearekin lehiatuko dira. Txapelketaren lehen zatia irailaren hamaseira arte izango da eta liga itxura hartuko du, hau da aurtengo txapelketaren berrikuntza nagusietako bat. Bikote bakoitza bere multzoko bi bikoteekin lehiatu ondoren, multzo bakoitzeko buruak erabakiko dira. Bikoteek ez dute nahiko izango multzoko buru geratzearekin, izan ere tantoen diferentziak erabakiko du zein pilotarik jokatuko duten finalerdia.
Bere multzoko garaile geratu eta finalerdira igaro ez den bikotea, hiru multzoetan bigarren geratu direnekin final laurdenak jokatuko ditu irailaren 18tik aurrera. Hirugarren eta laugarren posturako partidak irailaren 22an jokatuko dira eta finala irailaren 23an.
ALDAKETAK ETA EZTABAIDA.
Hogeita hamabi pilotarien arteko aukeraketa egin ondoren, abuztuaren hogeita bederatzian Miarritzen egin zen hemezortzi bikoteen aurkezpena eta txapelketarako multzoak osatzeko zozketa. Honek guztiak eztabaida sortu du, izan ere txapelketako antolatzaileek aldatu egin dute multzoak osatzeko prozedura: aurreko txapelketetan ez bezala, zozketak alde batera utzita Etxalus-Irastorza eta Baronio-Cuvet Iparraldeko bikoteak A eta B multzoetako talde-buru jarri dituzte. Erabaki honen helburua Iparraldeko bikoteak lehenengo fasean elkar ez topo egitea da, izan ere aipatu bikoteak multzo berean topatuz gero Iparraldeko jokalariekin hiru egun besterik ez lirateke egongo.
Pilotari gehienak zozketa hutsaren alde agertu diren bitartean antolatzaileek, iparraldeko ikusleak erakartzeko helburuarekin, hiru Iparraldeko bikote ekartzea gustatuko litzaiekeela adierazi zuten. Ricardo Alberdi pilotaria nahiko haserre agertu zen, behin bikoteak osatuta ez lukeela talde bururik egon behar eta interes komertzialekin beti gauza bera gertatzen dela adierazi zuen. Katxin Uriarte pilotaria aldiz, ados zegoen antolatzaileek hartutako erabakiarekin: "Ondo iruditzen zait Iparraldeko bikoteak talde ezberdinetan jartzea, interes komertzialengatik eta kirolaren interesagatik. Zesta punta ez dago sasoirik hoberenean eta antolatzaileen jarrera ulergarria da" adierazi zuen.
Txapelketak irauten duen hamaika egun hauetan Herriko Etxeak hainbat ekintza antolatu du bertara hurbiltzen direnek kirol honetaz zerbait gehiago jakin dezaten. Horien artean, zesta punta gaitzat duten margoak, kirolaren historiari buruzko erakusketa, trinketean jokatzen diren espezialitateen azalpenak, xisteragintza, ikus entzuteko emanaldiak eta abar
1991(Gernika) Remen-Elorza
1992(Gernika) Remen-Retolaza
1993(Miarritze) Mitxelena-Pedrouzo
1994(Gernika) Jauregi-Aranburu
1995(Donibane Lohizune) Konpa-Felix
1996(Gernika) Castaños-Elizegi
1997(Gasteiz) Uriarte-Barrondo
1998(Bartzelona) Uriarte-Barrondo
3 1999(Markina)Castaños-Elizegi
3 2000(Bizkaia)Etxalus-Irastorza
Irailak 12, asteazkena
Etxalus-Irastorza/Alberdi I-Enbil
Irailak 13, osteguna
Baronio Cuvet/Arriaga-Barrondo
Tevin-Wayne-Egiguren II-Felix
Irailak 14, ostirala
Alberdi-Enbil/Alberdi II-J. Arriaga
Arriaga-Barrondo/Bereikua-Osa
Irailak 15, larunbata
Egiguren II-Felix/Lander-Erkiaga
Alberdi II-J.Arriaga/Etxalus-Irast.
Irailak 16, igandea
Bereikua-Osa/Baronio-Cuvet
Lander-Erkiaga/Tevin-Wayne
Irailak 18, asteartea
Final laurdena
Irailak 19, asteazkena
Final laurdena
Irailak 20, osteguna
Finalerdia
Irailak 21, ostirala
Finalerdia
Irailak 22, larunbata
Finalerdietako galtzaileak
Irailak 23, igandea
Finala
A MULTZOA Etxalus (Eusko Basque pilotalekua)-Irastorza (Miami) Alberdi I (Eusko Basque)-Enbil (Eusko Basque) Alberdi II (Eusko Basque)-Jon Arriaga (Dania)
B MULTZOA
Baronio(Eusko Basque)-Cuvet(Dania)
Arriaga(Dania) -Barrondo(Eusko Basque)
Bereikua (Eusko Basque)-Osa(Eusko Basque)
C MULTZOA
Tevin(Milford)-Wayne(Milford)
Egiguren II (Eusko Basque)-Felix(Eusko Basque)
Lander(Eusko Basque)-Erkiaga(Eusko Basque)
![]() |
|
||||
1821 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa