Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-16 -- 1821.zenb

artikulu nagusira itzuli
Manuel Irujoren testigantzak

Arantzazu Amezaga Iribarren idazlearen "Manuel Irujo. Un hombre vasco" (1999) liburutik harturiko hitzak dira, hemen euskaratuak.



1934 (Tolosan)

"Pirinioan lan egin behar dugu, bertan gure mendetako independentzia defendatu baikenuen. Eta horretan kausituko dugu berriro. Beraz, euskaldun eta katalanen arteko frontea ez da abaguneari loturiko kasualitatea, bizitzaren legea baizik. Pirinioak irudikatzen du gure estatu erakundeen sistema. Egun, Euzkadi handiaren burujabetasuna lantzeko bide bakarra dago, Nafarroa! Gaurko omenaldia, Noaingo gatazka gogoan, Gamazadan eta gure harrobian lanean aritu zirenei eskaini".

1936 (gerran)

"Errepublikar gobernuak ezin dit niri, euskal abertzale bati, parte hartzeko eskatu, baldin eta bere baitan bizi den eta konstituzioaren arabera estatutua izaiteko eskubidea duen herria aintzat hartzen ez badu. Nik, jauna, ez dizut independentzia eskatuko... Baina bai estatutua".

1937 (Bilbo galdu da)

"Zer musika izaiten ahal den orain Bilbon, jauna! Ez zortzikoen alai hura, ez Gernikako Arbolak duen handitasuna. Ez. Bakarrik bihotzik gabeko militar gaiztoen txarolezko botena. Unerik txarrena Bilbo konkistatu zutenean izan zen. Gure eskuetan zegoen bitartean potentziaren gisa bizi ginen. Hurrengo egunean ez ginen deus... Deus!".

1938 (katalan anarkisten hitzak)

"Guk uste genuen, zure jatorria eta heziketa zela medio, burges, atzerakoi, herriaren etsaia zinela. Oker geunden. Zu liberala zara, demokrata. Zure eskuetan errepublikaren Justizia Ministeritza egoteak ez du gobernuaren edo bertze erakunderen tresna suposatzen, hiritarren askatasuna eta eskubideen ziurtasuna baizik. Zurekin gaude".

1977 (Iruñea)

"Egia da ekitaldi honetan batez ere EAJkoak gaudela, baina euskaldun guzion Batasuna behar dugu. Gure hildakoak oroitzen ditugu, baina ezin berpiztu, aukera dugunean gure karrikek haien izenak izanen dituzte, baina egiten ahal duguna da, hau bai, espetxeetatik gure presoak ateratzea. Eguneroko bizitza politiko, sozial eta zibil osoa oztopatu behar dugu presoak askatu arte. Denei erraiten dizuet, Tarradellas eta Leizaolari zuzendurik, erbestean jarraitzeko Euzkadi eta Kataluniak ongi etorri duina eman ahal arte. Hauteskundea irabazi behar dugu, nola hala. Antolatu, antolatu, antolatu! EAJk errepublika garaian erdietsi zuena berriro lor dezan".

1979 (Bilbo)

"Ez dugu etsiko Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Euskadi euskaldunon aberria dela ozenki erraiteko unea heldu arte, orain eta hemen gure eskubidea eta gogoa aldarrikatzen hasi baikara. Gora Euskadi!".

1944 (Paris. Zahartzaroan idatzirik)

"Mundua demokraziaren aldeko borrokan ari zen. Gu demokratak ginen. Parisen sartu zen lehen tankea ĉGernikaĈ deitzen zen, eta bigarrena ĉDurangoĈ. Gerran De Gaulle generalarekin ituna sinatu genuen militar unitatea izan genezan. Nuremberg epaiketarekin horren ilusio handia genuen! Pertsonen eta herri zapalduen eskubideen alde jokatuko zutelakoan! Ez genuen bat ere asmatu. Nurembergek ez zuen Franco kondenatu. Eisenhower, Europa askatu zuten indarren buruak eskua luzatu zion diktadoreari, baita poltsikoa ireki ere Madrilen eginiko 1953ko bisitan. Base militarrak gehiago axola zitzaizkion hildakoak, erbesteratuak, presoak baino. Huts egin genuen".


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan