Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-16 -- 1821.zenb

Estatu Batuek Europaren batasuna

Pilar Iparragirre

Non da gure Europa?" galdetzen zen, larri, ZERUKO ARGIA, bere editorialean, 1971ko irailaren erdialde hartan. Zergatik? Orduan ere Estatu Batuek bere interesak baino ez zeuzkatelako gogoan, eta horretaz gain, ahal zuen guztietan munduko jendarmeak izateko bokazioak agerian uzten zutelako. Garai hartan, Watergate kasua zela-eta handik urte batzuetara lotsagarri samar bere kargua utzi beharrean aurkituko zen gizona zeukan lehendakari, hau da, Richard Nixon. Baina axola gutxi bera izatea edo beste bat, noski, EEBBen nagusigoa denen aurrean adierazteko unean.


EKONOMIA ARMATZAT HARTURIK

"Nixon-en erabakiak, munduko erri gehienetakoen diru-arazoa kinka larrian jarri du. Baita Europa beraren nortasuna ere. Europa batua egin nahiean gabiltzanok ere, ba dugu zertaz kezkatzerik", salatzen zuen aldez aurretik gure aldizkariaren editorialak. Larritasun horren guztiaren azalpena, ordea, pare bat orrialde geroago ematen zuen, Berasategik izenpetutako lan batean (beharbada editorialgilea eta Berasategi delakoa pertsona bera izango ziren, baina hori ezin dizuet nik ziurtatu). Gauza da, horrela zioela Berasategik: "Oraingo onetan, Nixon-ek ehuneko hamarrean igo ditu Ifar Amerikara salduko diran gauzen zergak. Zerga ori dala-ta, nazio-arteko ekonomi-arremanak gutxitu egingo dira. Nazio batzuk, nahiz eta argi ez aitortu, asko galduko dute neurri ori aurrera eramaten danean. Esate baterako, Japoi-ek, bere erritik kanpora saltzen dituen ehuneko 35, Ifar Ameriketara saltzen ditu. Alemania berak ere arreman aundiak dauzka, ekonomikoki, USA-rekin. Eta pentsa dezakegu, Japoi eta Alemaniako ekonomiak ahultzen badira, berekin ahulduko dirala beste erri guztietako salerosketak".
Zergatik egin ote zuen Nixonek egindakoa? Bada, arrazoi sinple bategatik, hara! Berea defendatu nahi zuelako.
"Nixon-ek neurri auek artu baditu, bere erri-barruan kinka larrian arkitzen diralako da. Europa eta Japoi ditu, etxetik kanpo, leiaketan", azaltzen zuen Berasategik. Jakina denez, badira euskaldunak Estatu Batuetan ere, eta baliteke haientzat pozgarri izatea Nixonen erabakia. Haatik, Berasategi iruzkintzailea ez bide zen estatubatuarra, oso kezkaturik agertzen baitzen haren jarreraren aurrean. "Artutako neurriak, USA-ko komerzioa aziarazteko artu badira ere, nahi eta nahi ez, mundu osora begiratuz gero, beherakada izango da. Jakiņa, ekonomi-borrokak, politiko aldaketak ekarriko ditu".
Aldaketen gorabehera beste baterako uzten zuen, ordea, hari axola zitzaiona besterik zelako: "Lehendabiziko kolpe onetan, USA-k bere merkatua aurrera atera du eta Europako indarrak ahuldu egin ditu. Nolaz? Bere aldetik, nazio-artean jarritako urrearen prezioa aldatuz eta GATT-ekin zeuzkan trataduak ezeztatuaz".


EUROPAK IKASI BEHARREKOAK

Alegia orduko zein etorkizuneko Europa hutsaren hurrengo gisa tratatu zuela besteak. Berekoi halakoa, Estatu Batuak baino ez zituen hark gogoan! Eta Europaren batasuna zer? Bada, estu antzean dirudienez, Z. ARGIAren editorialak azaldutakoaren arabera, "Europa egite ori ez da gauza ez argia, ez erraza, baiņa dakarkian ondoren au bai dala latza: 200 milla pertsoneren lan-arazoa jokatzen dala Europa batu orren gorabeheran" jakinarazten zuen. Eta noski, "Europako Elkartearen ordezkariek larri ibilli dira Bruselasen. Ezin etsi badezakegu ere, arazoa estua da. An daude Ameriketako Estadu Batuak, etxeko zorrak konpontzearren æFondo Monetario InternacionalÆ delakoaren arauak zapaldurik, eta G.A.T.T.-tarrei emandako itza jaten. Eta emen, Europa, batu eziņean. Izan ere, Europako laterri bakoitzak bere kasa jokatu du diru kontuan: bakoitzak, berari bakarrik komeni zaiona aukeratu du".
Bazuten zer ikasi oraindik Estatu Batuetatik, antza! Hala guztiek berdin antzean funtzionatzen zutela ondorioztatu behar dugu? Nolanahi ere, ez zen hori gure aldizkariko editorialgilearen iritzia. "Europa guztia kezkaturik, arriturik dago", zioen hark. "Izan ere, eztabaidaturik gabe eta erriari galde egin gabe artu dira erriaren geroa erabat aldatuko duten erabakiak. Arazo ekonomikoak dirala-ta, ahaztu egin behar ote dugu demokrazia zer dan?", galdetzen zen, ziur aski Francoren "demokrazia organikoa" baino ezagutu ez zuen arren, edo apika horregatik. Zena zela, oso mindurik zegoen honengatik: "Teknokrata batzuk bildu, gau eta egun jardun eztabaidan, erabakiak artu eta gero eman zaio erriari batzarretan ikusitakoen berri. Ez da giro europatarren artean". Arrazoia? Batik bat hizki larriz agertzen zuen hura, antza: "Oraintxe jokoan dagoena auxe da: Europako nekazariek prezio dezente batean saldu ahal izango ote dituzten beren barazkiak". Behin hura azpimarratu eta gero, idazteko ohizko erara itzuliz adierazten zituen ondorengoak: "Europako urietan lanik gabeko gizon asko izango ote diran kezka. Dendari askok euren dendak itxi egin behar izango ote dituzten kezka". Buruhauste txikiagoak ote


.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan