2001-09-16 -- 1821.zenb
Bilboko Banketxeak lurrak erosi ditu, Madrilgo kalerik nagusienean. Etxe eskerga bat eraikitzera doa, han bertan. Banku lanetarako baliagarri, 32.000 metro-kuadro izango ditu etxe berri horrek. Bilboko Banketxeak berea duen "Talde Finantzialaria"-ren egitate eta zerbitzuak, han, Madrillen bilduko omen ditu. Hontatik -etxe berean anitz egitate eta zerbitzu biltzetik, alegia-, berehaldiko probetxu eta emendioak ilikiko omen dira, Banketxearen buruzagiak dioenez. "Ez da ahaztu behar, gainera -dio jaun berak-, berrogei bulego badituela, jadanik, Madrillen, Bilboko Banketxeak. Areago, gure zenbait Finantza konpaiñien etxeburua, Madrillen dagoela, hain zuzen". Nork ere badaki, eraberritzeko ahalegin handiak egiten ari dela, azken urteotan, Banketxe hori. Alde batetik, bere merkatua hedatu eta zabaldu du, beste zenbait Banku erosiz eta bereganatuz. Beste aldetik, gaurko banku aurreratuen maillara iritxi nahiz, zera sortu du, "Talde Finantzialaria" izendatzen duten kapitalen merkaturako tresna eta erakundea. (...)
Diru eta indar hori guzia, beraz, Madrilletik maneatua eta gobernatua izango da. Hamaika ikasi atera daiteke gertakizun honetatik. (...) Guziz garbi dago, beraz, Bilboko Banketxea bilbotarra dela esateak ez duela funtsik ez oiñarririk. Ardatza, lema eta burua, aurki izango ditu, dirudienez, Madrillen. Gero, Parisen edo izan lezakean bezalaxe (...) (1971-IX-19)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa