2001-09-09 -- 1820.zenb
Gizonaren doairik haundienetakoa adimena dela guztiok dakigu. Abereengandik zerbaitek bereizten bagaitu, adimena da hori. (à) Gizona, gaur egun, bere burua ulertu beharrean aurkitzen da. Baina gizonak bere burua ulertzeak ez ditu gizartearen prolema guztiak konpontzen. Gizartearen prolemak ulertze hutsak berriz, ez dio gizonari bere buruaren ulertze arazoa zearo konpontzen. Ez bata ez bestea ezin ahaztu genitzazke. Ideologia batek gizona banakoa ere ba dela, individuoa alegia, ahazten badu, lehentxeago edo beranduxeago bere zorra pagatu beharko du. Bainan, era berean, pentsamendu batek gizarte bat ba dela aldatu, zearo aldatu beharrekoa ahazten badu, eta hortarako ekintza bat beharrezkoa dela eta ekintzarako gai izan behar dela, hau guztia ahazten baldin badu, pentsamendu honenak egin du, ez dauka etorkizunik; gizartea aldatzeko metodo ta ideia batzuek saltzen dituen ideologiak irabaziko du merkatua (...) (1971-IX-12)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa