Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-09 -- 1820.zenb

BIHOTZ OSASUNTSUA

Jabier Agirre

Patologia kardiobaskularrak osatzen du aurreneko heriotza arrazoia emakumeen artean ere, beti aipatzen diren bularreko edo genitaletako tumore gaiztoen aurretik, Angeles Alonso Madrileko Puerta de Hierro ospitaleko kardiologoak adierazitako datuen arabera. Hala ere, emakumeak oro har askoz ere sentsibilizatuagoak egon ohi dira tumore gaizto horien prebentzio eta diagnostiko goiztiarrarekin, patologia kardiobaskularrari aurre egiteko egin beharrekoarekin baino.

"Bihotz osasuntsua: zure esku dago" izeneko kanpainaren aurkezpenean, Alonsok esan zuen arrisku faktoreak berberak direla emakumezkoetan eta gizonezkoetan (tabakismoa, kolesterolaren gorakada, diabetesa eta hipertentsio arteriala, nagusienak aipatzeagatik), baina badirela berezitasunak gaitz horien prebalentzian eta agerpen adinean sexu batetik bestera.
Eta erremedioa ondo erraza da: bizimodu kardio osasuntsua. Nola egiten da hori? Jan neurri orekatua, eta bertan koipeak baztertu, ariketa fisikoa egin modu erregularrean, tabakoari agur esan, eta familiako gainerako kideek ere gauza bera egin dezatela, eta aldizka-aldizka kolesterola, gluzemia (odoleko azukrea) eta tentsioa neurtu edo kontrolatu.
Bihotza osasuntsu eta sasoian mantentzeko aholkuak, berriz, hauek dira: pisu idealari eutsi, eguneroko ariketak egin (orduerdiz ibiltzea aski da), oliba-olioaren kontsumoa gehitu, gatzarena gutxitu, eta jaki industrialen ordez plantxan erretakoak edo egositakoak jan

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan