- Arnaldo Otegi, Batasunako eledunak Radio Euskadin: «Madril gai balitz esateko Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa beren buruaren jabe direla eta, hortaz, beren etorkizunaz eta Estatuarekiko eta beraiekiko harremanei buruz modu askean eta trabarik gabe erabaki dezaketela, horrek Irlandan zabaldu zen moduko prozesua zabalduko luke».
- Ure Comas kazetari katalana aske utzi ondoren Manuel Cuyas i Gibert, «El Punt»eko zuzendariak (Maresmeko edizioa) ćGaraĆri esandakoa: «Kazetaritzaz bakarrik arituz, nire buruari galdetzen diot ea zer erakusten den kazetaritza fakultateetan, ćhiruki alderantzikatuaĆ egiten bakarrik erakusten ote den. Kontu izan behar da horren gai korapilatsuekin. Baina herrialdearen arazoa dela uste dut, frankismoaren tik ugari dago oraindik eta jende askok zera pentsatzen du: atxilotu badute zerbait egingo zuen».
- Juan Mari Juaristi, EAJko Gipuzku Buru Batzarreko lehendakaria: «Gauza bat argi dago: Ertzaintza da euskal herritarrek sortu eta defendatzen duten polizia bakarra. Gainerakoak soberan dira».
Javier Balza Barne Sailburua eta Jose Felix Basozabal Bizkaiko Diputazioaren Herri Lan eta Garraio diputatuaren arteko lan taldeen harremana ez da ona eta honek bere eragina du Bizkaiko trafiko arazoei behar bezalako erantzuna emateko. Bien arteko deskoordinazioak direla eta, Bizkaiko diputazioak Barne Sailari bizkarreratzen dio azken urteetan A-8 autopistan izandako istripu kopuruaren gorakada, besteak beste radarren mantenua Barne Sailaren menpe dagoelako eta Basozabalen taldetik hauek ez daudela behar legez sumatzen delako.
Carlos Iturgaitz EAEko PPko lehendakariak EAEko eskoletako testu liburuen edukien kritikatu du, batez ere geografia eta historia arloetan «errealitatea desitxuratzen dutelako». Hezkuntza eskumenen arabera, edukia erabakitzea erdibanatua dago administrazio zentrala eta autonomikoaren artean.
LANDAREAK
Jakoba Errekondo
Garai batean txertatze, mentatze, eztitze edo enpeltatze lanak, ia denak, negu-neguan soilik egiten ziren. Gaur egun, aldiz, etxerako adina edo landare gutixi bereziren bat lortu nahian dabiltzanak bakarrik erabiltzen dute neguko txertoa.
Txertoa, udakoa da orain zabalduena. Abiadura handiko trenean dihoan geurea bezalako gizarte aurreratu eta modernoari dagokion eran errazagoa, azkarragoa eta batez ere merkeagoa da udako txerto hau. Udan, beroak eta ur eskasiak eragindako izerdi urritzearen ondorioz udaberriko haize punttua utzi eta hazkundea moteldu egiten dute landareek. Motelaldi hau da txertaketarako aproposa.
Apropos horretara jartzen bazara, iraileko ilbehera hau baliatu ezazu. Mentu-oinari azalean ebaki bat egin, txertatu nahi diogun barietatearen begi bat zauri horretan sartu eta ondo itsatsi dadin zaurian haizea sartzea eragotziko duen zerbaitekin estali. Aurretik txerto -edo mentu- oina eta honi erantsi beharreko landare barietatearen mentua ere aukeratuta izan behar. Udareondo edo makatza irasagarrondoari edo udare basatiari, mizpirondoa elorri zuriari, sagarrondoa sagarrondo-makatz edo basatiari, aranondoa okaranari edo elorri beltzari, melokotoia eta brinoia muxikari
Jabier Agirre
Patologia kardiobaskularrak osatzen du aurreneko heriotza arrazoia emakumeen artean ere, beti aipatzen diren bularreko edo genitaletako tumore gaiztoen aurretik, Angeles Alonso Madrileko Puerta de Hierro ospitaleko kardiologoak adierazitako datuen arabera. Hala ere, emakumeak oro har askoz ere sentsibilizatuagoak egon ohi dira tumore gaizto horien prebentzio eta diagnostiko goiztiarrarekin, patologia kardiobaskularrari aurre egiteko egin beharrekoarekin baino.
"Bihotz osasuntsua: zure esku dago" izeneko kanpainaren aurkezpenean, Alonsok esan zuen arrisku faktoreak berberak direla emakumezkoetan eta gizonezkoetan (tabakismoa, kolesterolaren gorakada, diabetesa eta hipertentsio arteriala, nagusienak aipatzeagatik), baina badirela berezitasunak gaitz horien prebalentzian eta agerpen adinean sexu batetik bestera.
Eta erremedioa ondo erraza da: bizimodu kardio osasuntsua. Nola egiten da hori? Jan neurri orekatua, eta bertan koipeak baztertu, ariketa fisikoa egin modu erregularrean, tabakoari agur esan, eta familiako gainerako kideek ere gauza bera egin dezatela, eta aldizka-aldizka kolesterola, gluzemia (odoleko azukrea) eta tentsioa neurtu edo kontrolatu.
Bihotza osasuntsu eta sasoian mantentzeko aholkuak, berriz, hauek dira: pisu idealari eutsi, eguneroko ariketak egin (orduerdiz ibiltzea aski da), oliba-olioaren kontsumoa gehitu, gatzarena gutxitu, eta jaki industrialen ordez plantxan erretakoak edo egositakoak jan
IDEIA POLITIKOEN ERREPRESIOA
1998KO ETAren su-etenera arte Estatuko segurtasun indarrek ETAren jarduera eta kale borrokaren aurka bideratu dute beren indar errepresiboa. Izan ziren jarduera politikoen aurka zuzendutako operazioak, esanguratsuena HBko Mahai Nazionala espetxera eraman zuena. Su-etenaz geroztik, ordea, jarduera politikoenganako errepresioa biziki areagotu da, eta horren paradigma da 18 / 98 sumario entzutetsua. Ekin, desobedientzia zibila, Haikaren legez kanpo jarri izana... Estatuak jadanik ez bide du aski biolentzia erabiltzen dutenen aurka jotzearekin, eta ezker abertzalearen inguruan ari den esparru politikoaren aurka ere gogor egingo du. 18 / 98 sumarioaren Ekin atalean jadanik 31 pertsona auziperatuta daude, eta seinale guztien arabera Estatua kopuru hori gizentzeko asmotan dago aurrerantzean ere. Errepresio kontuetan behintzat jokamolde hori izango bide da su-etenaren aurreko eta osteko desberdintasunik garrantzitsuena.
ETA-K MEHATXATUTAKO KAZETARIEKIKO ELKARTASUNA
IRAILAREN 14an «Komunikabideen aurkako terrorismoari buruzko mundu konferentzia» egingo da Bilbon. WANek (Word Asotiation Newspapers, Espainiako Egunkarietako Editoreen Elkarteak eta Prentsa Elkarteen Federazioak antolatuko dute ekitaldia. Romano Prodi Europako Batasunako Europako Batzordeko lehendakariak egingo du hasiera hitzaldia eta bukaerakoa, aldiz, Correko Taldeko kontseilari ordezkari Jose Maria Bergaretxe eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren esku izango da.
AZNAR SOZIALISTEI ERASOAN
JOSE Maria Aznar Espainiako Gobernuko lehendakariak, PPren kurtso politikoari hasiera emanez, sozialisten aurkako kritika gogorra egin ditu, batez ere Espainiaren ideia ez dezatela arriskuan jarri ohartaraziz. Zergatik orain halakorik eta horren tinko? Agian hala dagokiolako, baina agian PSOEk udazkenean beren ildo politikoa aztertzeko egingo duten kongresuari begira. Zapateroren alderdia PPtik aldendu beharrean dago eta horretarako federalismoaren diskurtsoan sakontzea aukera ederra izan daiteke. Euskal Herriko egoerak ere horretarako tartea ematen die eta aipatu kongresua izan liteke, apurka aldentzeari ekiteko aukera ezinhobea. Aznar horren jakitun da eta sozialistak erasoz defentsari ekin dio.
17.000 MILIOI PEZETA CORREO TALDEAREN ZABALKUNDERAKO
CORREO Taldeak 17.000 pezetako (680 milioi libera) hiru urteko mailegua sinatu du egiten ari diren zabalkunde proiektuak finantzatzeko. Estatuko 10 bankurekin sinatu da mailegua, besteak beste BBVA, BBK eta Banco Guipuzcoano. Horrez gain, atzerriko hiru ere badira operazioan: Banca Nazionale de Lavoro, Barclays Bank eta Banca di Roma. Duela hilabete batzuk, burtsan ekiteko une egokiagoetara itxarongo zuela iragarri zuen Correo Taldeak, eta mailegu hau erabaki haren ondorio da.
INKESTA BITXIA NAFARROAN
IRAILEAN zehar egitekoa da 2003an izango diren foru eta udal hauteskundeetako Nafarroako Legebiltzarrak enkargatutako lehen inkesta. Inkestarako boto asmoaren inguruko galderetan, ordea, ez da galdetzen hiru indar talde politikori buruz: Batasuna, Batzarre eta Aralar eta, aldiz, EHri buruz galdetzen da, EH gaur egun talde politiko moduan existitzen ez denean. Aralar eta Batzarrek beren taldeak inkestatuei egingo zaizkien boto asmoei buruzko galderetan sartzeko eskakizuna egin dute foru legebiltzarrean.
2011-KO AUTODETERMINAZIO ERREFERENDUMA
PRESOAK eta autodeterminazioaren aldeko Zuzen Ekintza Taldeak bere lehenengo ekintza egin zuen Tuterako A-15eko peajean 2011. urtean Euskal Herrian egiten ari zen autodeterminazio erreferendumaren antzezlana eginez. Ekintzaileak zaintze lanetan ari ziren NBEko kasko urdinak ziren eta Guardia Zibilak hauetako hiru atxilotu egin zituen.