Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-02 -- 1819.zenb

"POEMAK BERAK HITZ EGIN BEHAR DU, ETA EZ POETAK"

Pilar Iparragirre

n Azalduko al zeniguke «Koilara bete hitz»en mezua?

Horretaz hobe dut isildu, poema berak hitz egin behar duelako, eta ez poetak. Esan dezakedana da, liburuan azaltzen diren poema guztiak ardatz baten inguruan jira-biraka dabiltzala, janariaren inguruan. Berrogeita lau poema dira guztira. Horietarik 28k, luzera eta erregistro poetiko desberdinak dituzte, eta beste 16ak, ttiki-ttikiak dira (pintxo poetikotzat jo daitezke). «Karta» horretatik at, bada bestelako platerik: errezeta bat ematen dut, zenbait osagai bitxiz poesia liburu bat nola egin daitekeen adieraziz.

n Zergatik aukeratu duzu jatearen kontua oinarri gisa?
Zer edo zer gertu baldin badugu, egunero behin eta berriz errepikatzen dugun ekintza baldin bada, hori jatea delako (jaten dugunontzat, behintzat; milaka eta milaka jendek ez dute jaten-eta).

n Halere ez dirudi poetek asko ukitu duten gaia denik...
Literaturan badira erreferentziak, noski, baina euskaraz egin izan den eta egiten den literaturan, ematen du poetak ez duela jaten. Alde horretatik, oso erronka polita izan da niretzat. Halaz guztiz, janaria kontuan izan zuen poeta batekin egin nuen topo: Gabriel Arestirekin. Berriro azaltzen zaigu aintzindari! "Entzun nahi didanari" poeman dio: «Euskara Bilboko portuan ikasi dut, urdaiazpiko frijitua jaten nuenean, kafesne koinakatua edaten nueneaną» Eta hildo beretik doa "Kristo eta Lenin" izenekoan: «Bart sobera ardo edan nuen Barrenkale Barreneko tabernarik taberna, eta etxera ezkero, afaldu gabe joan nintzen ohera. Amets bat ukan nuen, Juanito Kojuarenean legatz koskera bat jaten nuela bi lagunekin, adiskidantza onean, estimazio handian». Bi lagun horiek ziren Kristo eta Lenin.


«Poema berak hitz egin behar du, eta ez poetak»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan