Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-02 -- 1819.zenb

Jai bila doazen erromesen helmuga

Iosu Etxaniz

Lizarra-Iruñea errepide orokor honetan aurrera egin ahala, gure hurrengo helmuga gero eta hurbilago eta ikusgarriago ikusten joango gara, hots Erreniagako parke eolikoa. Lehenago halere, ibilbidearen 54. km.an Legarda (XIV.eko Jasokundeko eliza gotikoa eta erretaula nagusi platereskoa) igaroko dugu.
Bertatik 3,5. km.ra azkenean, eskuinera Erreniaga (El Perdon) mendatera igotzen den bidea ikusiko dugu. Hortik joz, handik kilometro batera askaldegi batetik igaroko gara, eta laister parke eolikoan barneratuko gara. Erromesen monumentutik Iruñeko bista oso politaz goza dezakegu.
Errepiderantz itzuliz, bere gainetik pasatzen dugunez Iruñearantz joateko oraingoan ezkerrera egin behar dugu. Azkenik, atarian dugun Zizur Nagusia (San Andres eliza gotikoa) igaroz, Erresuma Zaharreko, gaur egungo Nafarroako eta berez Euskal Herriko hiriburu den Iruñea berde, monumental eta ederrera iritsiko gara.

IRUÑEA (I)

Iruñea zaharra Arga ibaiak zeharkatzen duen eta mendiz inguratuta dagoen goilautada baten erdian kokatzen da. Lautada horretan, Euskal Herriko hiriburu historikoa den honetara gerturatzen ari garela, ez zaigu zilueta monumental berezirik agertzen, ez baitago urrunetik nabarmentzen den monumenturik, baina dagoeneko hiri barnean gaudenean gauzak biziki aldatzen dira.
Victor Hugok jadanik 1843an idatzi zuen moduan "Iruñea agintzen duena baino askoz gehiago ematen duen hiria da". Horrela izanik, historia soberan duen hiri honi adjektibo asko eskain dakioke: berdea, garbia, erlijiotsua, ordenatua, noblea, lasaia... eta uztailaren bigarren asteko iraultzan: zoroa, kosmopolita, parranderoa, basatia, eleanitza...

Iruñea historikoa
Baskoiek Iruñea deitzen zioten tokian historiaurreko aztarnak aurkitu badira ere, lehen gauza jakina zera da, K.a. 75-74an Ponpeiok bere tropa erromatarrak negua pasatzeko Pompaelo fundatu zuela.
Hortik aurrera hiriak erromanizazioaz gain, germaniarrek eragindako suntsiketa (275 urtea), eta bisigotuen (VIII.a arte) eta musulmanen (VIII.ean) konkista nahia ezagutu zuten. 778an Carlomagnok harresiak suntsitu zituen, baina baskoiek mendekua hartuko dute Orreagan. Orduan, IX. mendean Nafarroako Erresuma sortu zen.
Bitartean, gaur egungo hirian nekazariz populatutako Nafarrerriari (aintzinako hiriskaren ondorengoa), San Zernin eta San Nikolas burgo independenteak gehitzen zaizkio. Ordudanik, bizitza-maila ezberdinak burguen arteko gorroto eta liskarren zergati izango dira.
1319an hiria Eliz-agintetik Koroaren eskuetara pasatzen da, eta hortik aurrera harresiak altxatu eta Erresumako hiriburu bihurtuko da, 1512an Gaztelaren eskuetan geratzen den arte. Dena den, Nafarroak bere foruak mantenduko ditu, XIX. mendean beste probintzia bat besterik ez bihurtzen duten arte, herriaren iritziaren aurka. Mende horretan, Iruñeak frantziar okupazioa eta Gerra Karlistetako urte gogorrak ezagutuko ditu.
XX. mende hasieran harresietako zati bat bota eta hiria zabaltzen da. 1932an Euskal Autonomia antolatzeko udalek Iruñeko Asanbladan bozketa burutu zuten, eta 1978tik aurrera Nafarroako Foru Komunitateko hiriburua da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan