Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-02 -- 1819.zenb

artikulu nagusira itzuli
«Festa»

Mundu osoko jairik ospetsuenetakoak diren hauek bederatzi egunetan (uztailaren 6tik 14ra) hiriaren aurpegia erabat aldatzen dute, eta urte osoko hiri lasaia zoramen kolektiboa bihurtzen da.


Egun horietan jantzi dotoreak gorde eta praka-niki txuriak (laister zikinduko direnak) eta zapitxo gorri ospetsua janzten denetik, eguneko 24 orduak topera bizi, ordutegiak alde batera utzi, mundu osoko lagunak egin eta bederatzi egunetan zehar mozten ez den jaian murgiltzea besterik ez dugu egin behar, "gorputzak eusten dion bitartean". Une horretan parkeak ere logela masiboak bihurtzen dira.

Iruñera bakarrik San Ferminetan etorri bazarete, edo alderantziz, soilik urtean zehar bisitatu baduzue, ez dituzue hiriko bi aurpegiak ondo ezagutuko.

Jai hauen jatorria XIV. mendean egon daiteke, urriaren 10 inguruan (orduko San Fermin eguna) nekazal azoka bat egiten hasi zenean. Arrakasta ikusita, uda hasieran beste bat antolatzen hasi ziren, geroago jai bihurtzen hasiko zena. Horrela, agintariek San Ferminen onomastika urritik uztailaren 7ra eramatea eskatu zuten, jai hauen barnean ospatzeko. Gaur ezagutzen ditugun antzeko lehenak 1591n ospatu ziren.

Jaiak uztailaren 6ko eguerdiko 12:00etan hasten dira, txupinazoarekin (Udal Plaza telebistan dirudiena baino askoz txikiagoa da, eta parte hartu nahi baduzue askoz lehenago agertu beharko duzue) eta uztailaren 14ko gaueko 00:00etan amaitzen dira, "pobre de mí"arekin (akto ofiziala leku berean izaten da, eta peñena Gaztelu Plazan).

Hurrengo eguneko goizeko 08:00etan, "bizirik" daudenek "Villavesaren entzierroa" egiten dute, zezenen ordez konpainia horren autobusaren aurretik. Bitartean, egun eta gaueroko parrandaz gain, bestelako ekintza ospetsuak badira:

Uztailaren 6ko arratsaldeko 16:00etan, Riau-Riauean, Udalbatza Udaletxetik San Lorenzo parrokiaraino dauden 400 metroak oinez egiten ahalegintzen da, Astraingo Valsa dantzatzen duten ehundaka gazteren artean.

Uztailaren 7ko goizeko 10:00etan Prozesioa izaten da, Udalbatza, txistulari, dantzari, erraldoi, agintari zibil eta erlijiotsuekin, eta batez ere, jota sentituak kantatzen dizkioten santuaren irudiarekin.

Baina San Ferminak batipat zezenengatik ezaguna dira munduan, entzierroengatik hain zuzen. Eguneroko goizeko 08:00etan izaten den gizon-emakume eta zezenen arteko lasterketa arriskutsu honek 850 bat metroko luzera dauka, eta gauzak normal joanda hiru minutu inguru irauten du.

Modu batera edo bestera 600 urte iraun duen tradizio honek Hesietan hasi eta Santo Domingo, Merkatariak, Estafeta eta Zezen-Plazaren artean aldapa gogorrak, bihurgune itxiak, kale estuak eta beste hainbat oztopo pasatzen ditu, bihotza lehertzear jartzen duen lasterketa ausart eta arriskutsuan.

Goizean arineketan egin duten sei zezenak arratsaldeko zezenketan hilko dituztenak dira, baina bertan, ikuskizuna plazaren erdian baino peñek betetzen dituzten eguzkiko harmailetako festan dago.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan