Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-09-02 -- 1819.zenb

EZPALAK


KOSTAKO MUSIKA

IRAILAREN 2tik 19ra burutuko da Ipar Euskal Herriko Itsasaldeko 42. Musikaldia. Jaialdiak musikari gazteak izango ditu ardatz. Guztira hamabi kontzertuk osatuko dute. Besteak beste, irailaren 3an, Cedric Thiberghien piano joleak Chopin eta Debussyren lanak eskainiko ditu Ziburuko elizan. Hurrengo egunean Tolosako Capitoleko Orkestra Nazionala izango da Donibane Lohizuneko elizan, eta Marie Nicole Lemieux Quebeceko sopranoa arituko da bakarlari lanetan. Hilaren 5ean, goizez Melina Burlau organojolea arituko da Donibane Lohizunen eta gauez, Renaud Capucon eta Franck Braleyk Mozart, Schubert, Beethoven eta Ravelen obrak eskainiko dituzte Azkainen. Hurrengo bi egunetan Christian Zacharias izango da protagonista. Jaialdia Orchestre National Bordeaux Aquitaniek amaituko du.


DE CHIRICOREN LANAK

GIORGIO de Chirico, italiar margolari ospetsuaren bi aurpegiak, alegia, bere obraren bi epe ezberdinak jaso ditu Bilboko BBKren erakusketa aretoak. Batetik, 1912tik 1919ra bitartean egin zituen pintura metafisikoetatik «Il vaticinatore» edota «Due manichini» bezalako lanak biltzen dira erakusketan. Hain zuzen ere, garai horietako lanek egin zuten de Chirico pintura metafisikoaren sortzaile. Bestetik, ordutik aurrera, surrealisten arbuiapena eragin zuten lanak, jada klasizismotik gertu, daude baita ere ikusgai. Azken hauek, ez hain ezagunak. Guztira, «Giorgio de Chirico 1908-1959» erakusketak 35 olio eta gouache biltzen ditu urriaren 14ra arte.


INDUSKETAK GORABEHERA

OKA-Iruñan urteak daramate indusketa lanetan. Izan ere, bertan dagoen Veleia hiria da Erromatar Inperioaren garaian Euskal Herrian zeuden hiri garrantzitsuenetako bat. Udako lanen ondorioz, hainbat aurkikuntza egin da. Adibidez, zabortegia bihurtu zen taberna baten indusketa lanen ondorioz, haur ehorzketa batekin topo egin dute. Egun, abuztuaren 20tik, edonor joan daiteke indusketa lan hauek ikustera, publikoari irekita egongo baitira irailaren 7a arte. Ordutik aurrera, eta udako denboraldia amaiturik, 620 milioi pezetarekin lagundutako hamar urteko plana jarriko da martxan, Eusko Trenbideakek lagundurik.


GETXOKO FOLK JAIALDIA

IRAILAREN 5etik 9ra egingo da aurten Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia. Hamazazpigarren ekitaldiak honakoak izango ditu gonbidatu nagusi: Mestre Ambrósio Brasilgo taldea, Fanfarria Ciocarlia errumaniarra, Sally Nyolom kamerundarra, Cherish The Ladies estatubatuarra eta gainera, Kepa Junkera, zeinek bere azken proiektua aurkeztuko duen. Horrez gain, aurten goizeko kontzertuak egingo dira Erromon publiko gazteari zuzenduak.


VERDIK ELKARTU DUENA...

BERROGEITA hamar urte inguru dira Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeioak ez zutela elkarrekin jotzen. Verdiren urtea eta honen «Requiem» obra izan dira horretarako aitzakia. Irailaren 16an, Iruñeko katedralean eskainiko dute obra ospetsu hori. Eta beste behin abenduan, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan