2001-09-02 -- 1819.zenb
Felix Maria Samaniegok orotara 257 fabula idatzi zituen, bederatzi liburuetan banatuta. Horiek guztiak, lehenago aipatu bezala, helburu hezitzaile eta moralez izan ziren idatziak. Ile beltz eta begi biziko gizon txiki horrek, ordea, bestelako biderik ere jorratu zuen literaturaren barruan, garaiko moralarekin bat ez zetozen bideak. Horrek, pentsatzekoa da, ez zion gehiegi lagunduko Inkisizioarekin zituen harreman zailetan eta horregatik bere lan erotikoak ez ziren erakunde hori desagertu arte argitaratu: «Album de Príapo», «Fábulas frutosóficas», «Cuentos y poesías más que picantes», «Cancionero de amor y de risa» eta «El Jardín de Venus» dira ordutik argitaratutakoak. Azken hau, esaterako, Gasteizko seminarioan idatzi zuen Samaniegok, garai horretan, paradojikoki, pedagogo eta moralista gisa jarduten baitzuen bertan. Paradojikoki, diogu, liburu horren bertso erotikoak bereziki zorrotz eta satirikoak zirelako kleroarekiko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa