artikulu nagusira itzuli
Gasteizko solasa
Daniel Hibargoitiko, 1971-IX-05
Ikus, oraintsu arte taberna honen izena beste bat zen. Zeren gudua bukatuz geroztik ez zuten agintariek euskal izenik begi onez ikusi. Jendeak, jakina, leheneko izenaz deitzen zuen, alegia orain berriro duen horretaz. (à) "Gasteiz" izenak zer demontre esan nahi duen galdegiten dautazu. Ez dakit ba. Horrela duzu hiri honen izen jatorra, edo "Gastehiz" (San Millango agirian, 1025), sekulan ez Gazteiz, batzuek idazten duten moduan (zenbat eta "z" gehiago ipini, hanbat euskal kutsua, uste omen dute). Bidenabar: orain duela guti, "Vitoria" "Victoria" bihurtu nahi zuela aditzera eman zuen alkateak, "Vitoria" arlote delakotz nonbait. Izen aldatze nahi hori zabar da, baina behin eta berriz itzultzen zaiku
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.