Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-29 -- 1818.zenb

Pilota eskolak eta unibertsitatea


Bizkaiko Lea-Artibai betidanik izan da pilotarien űbatez ere zestalarien- harrobi garrantzitsua, eta garai batean hainbat ziren Ameriketara maleta eta xistera banarekin joaten ziren herriko semeak. Hauek jokalari guztiak Markinako Udal Pilotalekuan trebatuak ziren, arrazoi honengatik zein geroagoko beste frontoi askoren eredu izateagatik «Pilotaren Unibertsitatea» izena hartuko zuena. Hainbat mendetako zaletasunaren eta inguruan izan zen beste frontoi baten oinordekoa, gaur egun ezagutzen duguna 1798an altxatu zen; 1852an handitua, orduko pilotak txikiago eta biziagoak baitziren, 1883an beste erreforma bat ezagutu zuen, urte horretan Markina «Euskal Lore Joko»en egoitza hautatu zutelako eta xistera bezalako erreminta berriekin txikiegi geratu zelako berriz ere. Azkenik, 1928an lehenbiziko aldiz estali zen, I. Esku Hutsezko Munduko Txapelketa zela-eta, baina gaur egungo estaldura Castor Uriarte arkitekto ospetsuak eraman zuen aurrera 1966an.
Badira, dena den, gure artean bestelako «pilota-ikastolak» ere bai: Atano III txapeldun handi azkoitiarrak bazuen bere herriko plazan «Goiko-Losa» izeneko 1759ko frontoia, baina pilota menderatzen trebetasunik handiena ondoko 1730eko Udaletxepeko arkupeetan lortu zuen. Kontuan izan behar da pilota-jokoa Azkoitiko ikur izan dela betidanik, eta «Kontzejupe» ospetsu honek historian zehar jokalari-multzo handia ezagutu du bere hormen artean lehian, hau da, bertako zirrikitu guztiak menderatu ostean edozein pilotalekutan aritzeko gai izan zitekeen herriko pilotari-harrobi amaiezina; zerbaitegatik jarri zioten «Pilotarien Seaska» izena.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan