Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-29 -- 1818.zenb

Damian Muņoz

Damian Muņoz

Zure aurreko lanetan nabaria zen begirada zinematografikoa. Eta oraingoan zer eta film batean inspiratu zara...
Bai, nik uste dut zinemaren munduan bukatuko dudala. Gainera hurrengo proiektua zinean egiteko pentsatuta daukat dagoeneko, dantzako ikuskizuna izango da, baina prozesu osoa gero film labur bat egingo dela pentsatuz egiten ari da. Asko gustatzen zaidan mundua da, eta beraz, gustuko ditudan bi munduak nahasten ditut.
n Zergatik erakarri zintuen "El cielo sobre Berlin"ek?
Nigan eragin handiena izan duen disziplina zein den pentsatzen hasita, nabarmena da zinema dela. Egun osoa arte zinematografikoa ikusten gaude. Umetatik telebistarekin bizi naiz eta "La Guerra de las Galaxias"en belaunaldikoa naiz. Orduan pentsatu nuen pelikula batean inspiratu behar nintzela. "Zerua Berlinen gainean" asko gustatzen zait. Oso poetikoa da, pelikula bera poema da, eta horrek gure irudiak sortzen lagun gintzakeela iruditu zitzaidan. Bestetik, publizitate munduan eragin handia izan duen pelikula izan da. Irudi kontzeptuan, gauzak grabatzeko moduan, ikuspuntuak, kamara mugimenduak... Film honen arrastoak egunero ikusten ditugu publizitatean. Hogeitaka urte pasa diren arren, oso bizirik jarraitzen duen filma da.
n Zertaz hitz egiten du "Las mentiras del entusiasmo"k?
Gauza askotaz, filma desesperantza istorio multzo bat da, aingeru eta gizaki baten arteko maitasun istorio batek lotzen ditu denak. Horrela kontatuta gauza sinplea dirudi, baina mami askoko istorioa da. Sakonean norbere izatearen askatasun borrokari kantu bat da, izatea eta nahi duzuna maitatzea. Tendentzia sozial baten aurkako istorioa da baita ere, gizonak betidanik baitu dogma finkoetara jotzeko alferkeria mentala. Dena finkatzeko joera du, ekonomia, politika eta gizarte alorrean ere. Gogo alferkeria horrek gauzak zurrun egitera eramaten zaitu. Eta istorio honetan norbaitek, dena alde batera uzten du, bere bizitza, eternitatea uzten du, norbait maitatzeko. Eta mezu hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Bizi-gogo hori nabarmendu nahi dut.
n Zure azken lan hau Bartzelonako Grec jaialdiak ere ekoiztu du. Zer esan nahi du honek zuentzat?
Oso gauza handia da. Itxura batean dirudiena baino askoz ere garrantzitsuagoa da. Lehenengo eta behin ez garelako konpainia kataluniarra, eta gero, Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa delako. Jaialdi horretan dantza egiteko programatua izatea gauza garrantzitsua da, eta are gehiago, ekoiztu egin gaituztela. Horrek esan nahi du gugan konfiantza jarri dutela eta sentsazio arraroa da. Alde batetik orain arte egin dugun lanarekin harro sentiarazten gaituelako eta bestetik, beldurra ematen du, ardura oso handia delako, baina oso pozik, askotan gertatzen ez diren kontuak baitira

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan