artikulu nagusira itzuli
MAHAIKIDEAK
Santurtzin jaioa 1953an, Deustuko Unibertsitatean burutu zituen Filologia Erromaniko ikasketak. Salamancan eta Kolonian ikasi ondoren, Iowako Unibertsitatean Linguistika masterra egin zuen eta Uclako Unibertsitatean doktoregoa ondoren. 1986tik Linguistika Orokorreko irakasle da EHUn. 1979an lehen lana kaleratu zuenetik, 3 eleberri, 2 poema liburu eta itzulpen bat ditu, besteak beste, argitaratuak. 1997ko martxotik Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria da.
Joxe Mari Sors
Kultur enpresaria
Errenterian (Gipuzkoa) sortu zen 1951n. Enpresa Zientziak ikasi zituen EUTGn, Deustuko Unibertsitateko Donostiako egoitzan. 1976an Elkar argitaletxean hasi zen lanean Baionan, Zabal liburu-dendan eta distribuzioan. 1979tik aurrera Hegoaldean egin du lan. Joseba Jakaren heriotza bitartean, berarekin batera eraman zituen Elkar argitaletxeko eta Zabaltzen banatzaileko kudeaketa lanak. Geroztik kudeaketa lanarekin jarraitu du, gainerako Jaka anaiekin batera.
Josu Zabaleta
Itzultzailea
Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen 1948an. Lobaina eta Erroman burutu zituen filosofia ikasketak. 1977an Hordago argitaletxeko sortzaileetako bat izan zen eta 1980tik 1991ra Gipuzkoako Itzultzaile Eskolako irakasle lanetan aritu zen. EIZIEko sortzaileetakoa ere izan zen eta Italo Calvino edo Sciasciaren lanak euskaratu ditu besteak beste. 1991tik 2000ra Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendari izan zen eta egun Rosetta testu zerbitzuan ari da lanean.
Andolin Eguzkitza
Idazlea
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.