Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-29 -- 1818.zenb

artikulu nagusira itzuli
Arautu gabeko noraezean

Euskal liburugintzak, ekoizpen prozesuko esparru ezberdinetan, hamaika arazo ditu, alor horietako protagonistekin solasean arituz gero behin eta berriro nabarmentzen direnak. Urteak igaro ahala, ordea, ez da konponbiderik eta gisa bereko arazoen inguruan gabiltza itzulika, behin eta berriro. Honen jakitun, eta egoerak zuzenean kaltetutakoen artean leku nabarmena duenez, Euskal Editoreen Elkarteak euskal liburugintza arautzeko irizpide nagusiak biltzen dituen txostena osatu zuen iaz, eta hedabideei aurkeztu zien Durangoko Azokan bertan. Gure liburugintzaren etorkizunerako funtsezkoa den txostena, ordea, nahikoa oharkabean igaro zen egun haietako zurrunbiloaren baitan eta, halaber, arreta eskasa izan du arazoaren konponbidean ekarpen beharrezkoak egin ditzaketen gehienen aldetik.

Txosten hau, ordea, erabat estrategikoa da, euskal liburugintzak dituen arazoak eta datozen urteotan jorratu beharreko bideak biltzen baititu bere baitan. Euskarazko argitaratzaileok badakigu funtsezkoa dela bertan bildutakoa, unean uneko laguntza, akordio eta subentzioen gainetik baitago. Orain artean, euskal liburugintza arautu gabeko politika baten noraezean ibili da, eta hala dabil oraindik ere. Lekuan lekuko erakunde eta administrazioek eta unean uneko laguntza eta gobernuek kudeatzen dute oraindik gurea. Ez da harritzekoa, beraz, sektorearen arazo orokor eta komunek oraindik irtenbiderik ez izatea, hauei errotik helduko dien araudi bateraturik ez baitugu. Zinez, ordea, euskal liburugintzaren politika kudeatzeko egitura sendo bat behar dugu, araudi bateratu eta bakar bat izanen duena. Noski, araudi hori kudeatuko duen erakundea ere osatu behar da, sektore publikoaren eta pribatuaren partaidetzaz antolatua eta egitura zein gorabehera politikoen ibilbidetik kanpo dagoena. Honela soilik egin ahal izanen diogu aurre behin eta berriro aipatzen ditugun eta oraindik ere funtsezkoak diren arazoei. Funtsezkoak izateaz gain, zenbait, gero eta itogarriagoak zaizkigu gainera. Gero eta beharrezkoagoa da, beraz, lehenbailehen euskal liburugintza arautzeko araudi bateratua osatzea.

Euskal liburugintzaren alor guztiak kontuan hartuko ditu araudi horrek, askotarikoa baita euskal liburu ekoizpena, eta alor ezberdinen arabera, arazoak ere ezberdinak baitira. Ezberdinak dira, kasu, kapitalismo basatiaren adierazpide garbia diren eremu handiko saltokiek eta liburu salduenen zerrendek hilzorian utzi dituzten poesia eta saiakera liburuen arazoak, eta zientzia, teknika zein unibertsitate eta lanbide heziketakoenak. Aniztasuna kontuan hartuta, beraz, modu ezberdinean bideratu beharko dira esparru bakoitzeko laguntzak. Euskal kultur ondarea sendotzeko bidean, berriz, bertako sortzaileen lana eta literatura unibertsala euskarara ekartzeko ahalegina babestu behar da, kanpoko merkatuetan euskal sortzaileen bidea errazteko laguntzekin batera.

Euskal liburugintzaren industria sendotzeko bidean, berriz, ekoizpen eta zabalkunde egiturei dagozkien irizpideak ere kontuan hartu behar dira: argitaratzaileen egituraren profesionaltasuna eta bideragarritasuna onartu eta hauei laguntzak bideratu behar zaizkie; euskarazko liburuen kostuak arintzearren, gurearekin lotutako inprimategientzaGari Berasaluze*

ko laguntza industrialak behar dira; eta, azkenik, kanpoko hedabideen laguntzarekin elikatutako merkatu gero eta arrotz eta basatiagoan euskal liburuen zirkulazioa erraztu behar da, eta saltokietan euskal liburuen presentzia areagotzeko neurriak hartu behar dira.

Euskal liburuaren babes sozialari dagokionez ere bada zeregina: Liburutegi Nazionalak lehentasunezko egitasmoa izan behar du; liburutegi publikoetan, berriz, euskal liburu guztien presentzia bermatu behar da, liburu erosketa publiko eta legezko baten bidez; eskola publiko eta hitzarmenezkoetan, gutxienez, irakurzaletasuna sustatu behar da, beste ezer baino lehen, irakasleengandik hasita; eta, era berean, hedabideetan eta gizartean liburuaren presentzia areagotzea ezinbestekoa da.

Hauek guztiak, euskal liburugintzak dituen arazo komunei aurre egiteko irizpideak besterik ez dira. Euskal liburuek iraungo badute hartu beharreko gutxieneko neurriak, alegia. Beste kontu bat da, gero, herri gisa liburugintzan ere zerbait bagarela erakutsi nahi badugu ezinbestean bideratu beharreko egitasmoena: Kulturaren Nazio Kontseilua, Liburutegi Nazionala, euskal ISBNa kudeatuko duen Euskal Herriko Bibliografia Agentzia, Euskal Liburuaren Institutua, Herri Liburutegien Sare Nazionala, Historiaren Institutu Nazionala, Euskal Herriko Literatura Sari Nazionalak, Euskal Herriko Egileen Elkartea eta abar luzea. Agerikoa denez, beraz, dagoen moduan eta egonean, euskal liburugintzak etorkizun beltza du. Ausardia, gogoa eta borondatea behar baita aurrera egiteko. Baita horrelakorik ez dutenena ere.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan