2001-07-29 -- 1818.zenb
Berrogei urte paseak euskerarekin uztartuta. Irakurriaz, itzegiņaz, idatziaz. Beste edozein izkuntzetan baiņo naiago euskeraz. Geien landu dugun izkuntza izaki. Eragozpenik ez du izan guretzat euskerak, euskal senakiko seme batek itzegiņa edo idatzia izan danean. Gipuzkoera, bizkaiera, lapurdiera... zer ajola! (Aitortzen dugu Zuberoako mintzoa nekegarriago zaigula). Gaur bertan, Baionako "Herria" irakurri, Belok-eko "Otoizlari" irakurri, edo Bizkakiko "Agur" irakurri, berdintsu guretzat. "Zeruko Argia"n, ordea, artikulu bati iru ekiņaldi eman dizkiogu. Ezin jabetu ondo bere esanaiaz. Gure aldetik bazuen bere interesa. Uka eziņeko interesa. Bestela ez genduen alako lanik artuko. "Tecnologiaren" aldian gaude. Ez dago lengo konturik. Dana aldatu da, ta... oraindik aldatu bear duena! Izkuntzarik ez da aldatu ordea. Ondo, oso ondo gaurko pentsamoldea agertzea. Baita lengo okerrak zigortzea ere. Oso ondo, gizarte gaiak, ekonomi gaiak, edo filosofi gaiak erabiltzea. Zenbat eta geiago obe. Baiņa (au gogoan izan), konprenditzeko moduan idatzia izan dedilla, eta ez iņor aspertzeko ta gogaitzeko moduan (...) (1971-VII-25)
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa