Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-22 -- 1817.zenb

IZENAK

Tanttakak irailaren 10ean estreinatuko du Donostian Dario Fo-ren «Muerte accidental de un anarquista» lana. Pere Planellak zuzenduko du Antzoki Zaharrean taularatuko den lan hau.
Pello Ruiz izango da Iruñeko Ganbera Abesbatzaren zuzendari berria, Koldo Pastorren lekua betez.
Juanan Urkolak eta Ainhoa Goikoetxeak amaitu berri dute «Making off» laburmetraiaren errodaketa. Paco Sagarzazuk eta Kike Díaz de Radak hartu dute parte bertan, besteak beste. Irailean estreinatuko da.
Euskal Herriko Nazioarteko Txotxongilo Elkarteak Euskal Txotxongiloaren I. Eguna burutu zuen joan den larunbatean Abadiñon.
Koldo Izagirreren nobela berriaren laugarren kapitulua sarean da dagoeneko. Martxoaren 13an hasi zen Izagirre webnobelaren lehen atala Susaren orrian jartzen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan