Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-22 -- 1817.zenb

Fito Rodriguez

ĢIrakurketa askotako istorio laburrez osaturik dagoģ

Pilar Iparragirre

Zer adierazi nahi izan duzu idazlan honekin?

Denetaz barre egin dezakegula, kontraesanaz ez ezik. Kontraesana serioen hartu behar dugun gauza dela. Eta hain zuzen kontraesana eta berarekin daraman umorea dira nire liburu honen oinarriak. Mundua berez kontraesankorra delako, nahiz filosofiak beti nahi izan duen sistema bat bilatu, oreka bat, harentzat pentsamendua naturan dagoen ustezko ordenaren ikerketa eta azalpena delako. Baina naturan ez dago ordenik, kaos izugarria baizik, eta pentsamendua ere, bizitza bera bezala, kontraesankorra dugu, eta jakin egin behar dugu kontraesan horiekin guztiekin bizitzen.

Antzutasuna ere askotan azaltzen da liburuan...
Jakina. Maiz esan izan digute koherentzia behar genuela, baina koherentziak eta metodoak, azkenean, antzutu egiten gaituzte. Roberto Luis Stevensonek Ozeanian aurkitutako kanibal izandakoak ditugu horren adibide: gizajaleak izateari utzi eta antzututa gelditzen ziren. Edo Origenes filosofo zaharra: gauzak oso serio hartzeagatik, azkenean bere gorputza irentsi egin zuena. Bada, gure gizarteak, ordena bilatu nahi horretan, antzutasunera eta mundu itsusi batera kondenatzen gaitu. Eta hori gerta ez dadin, ez dugu soilik mundua aldatu behar, gure ezaguera sistema, gure mintzaera, gure irudikapenaā aldatu behar ditugu.

Nor aurreikusten duzu irakurle bezala?
Ez dakitā Izan ere, jendeak pentsatzen du saiakera bat dela, eta zentzu hortan, liserigaitza, alegia irentsi ezina dela. Baina ez dut uste hala denik. Historia laburrez osaturik dago. Gertatzen dena da, irakurketa askotako istorioak direla guztiak...



Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan