artikulu nagusira itzuli
Sozialista alderdi berria sortu da
Ekainaren 13an, Parisen ondoko Epinay-sur-Seine delakoan, bukatu da "Parti Socialiste" alderdi berriaren Batzar Nagusia. Kasetalariek aho batez diotenez, "zerbait" gertatu da Frantziako ezkerrean; eta bildutako 957 ordezkariek, anitz ikurrina gorriren artean eta hunkiturik "Internazional"a kantatu dutenean, indar politiko berri bat sortu dela senditu dute denek: bai kantariek bai ikusleek. Lehenagoko S.F.I.O. zaharra, mende honen haseran Frantziako ezkertiarren artean loriatua eta errespetatua, gainbehera joana zen azkeneko urteotan. Egitura eta gizon berriak behar ziren; eta, dirudienez, lortua da hori joan den asteko biltzar gogoangarrian. Bestetan etsaiturik agertu izan diren gizonak, elkarturik agertu dira Epinay-en, eta elkarrekin aurrera joatera deliberaturik: Mitterrand, Mollet, Savary, Poperen, Buron, Fuzier, Pinea, Deferre, Hernu eta abar. Eta "Témoignage Chrétien"ean berriki deklaratu duenez, C.F.D.T. sindikatoan (Frantziako bigarrena) hamar urtez buru izandako Eugene Descamps ere bertara sartzekotan dago (...) l
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.