Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-22 -- 1817.zenb

- Juan Mari Atutxa, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria: «Autodeterminazioa geraezina litzateke euskal gizartearen %80aren sostengua balu, baina bakarrik %51ren sostengua badu, ez du gizartearen banaketaren arazoa konpontzen, aitzitik, banaketa hori areagotuko luke».
- Pio Cabanillas, Espainiako Gobernuaren bozeramailea: «Ibarretxeren diskurtsoek, ETArik gabeko Lizarra iragartzen dute».
- Patxi Zabaleta, Aralarreko kidea: «Otegik hausnarketa egin beharko luke, bere zuzendaritzapean ezker abertzaleak 80.000 boto galdu ditu eta».
- Jose Mari Esparza, Txalaparta argitaletxeko editorea: «Aralarrek ondo daki ezker abertzalea eraldatzeko modu bakarra barrutik dela, baita gutxiengoan egonda ere. Baina aldapan gora egitea gogorra da, urteen eragina handia da eta mendian ez da geriatrikorik. Hobe motxilak beste batzuen bizkarretan uztea eta bidezidor errazari heltzea. Hutsera egindako bidaiek egin dezaketen mina ikustea izango da berriz tristeena».

Jose Maria Aznarren Gobernuak ezezko borobila eman dio Estatutua guztiz betearazteko Ibarretxe lehendakariak batzorde berezia sortzeko egin zuen eskaerari. Jaurlaritzaren ustez, oraindik 38 eskumen bereganatu behar ditu EAEk.
Iñigo Makazaga Erresuma Batuan preso dagoen euskal herritarrari zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote nortasun agiri faltsuengatik epaitu ondoren. Makazagak jadanik hiru hilabete egin ditu preso Britania Handian eta zigorra bete ondoren ikusi beharko da zer gertatzen den Espainiako Gobernuak egin duen estradizio eskaerarekin.
Jaime Mayor Oreja PPko buruzagiak adierazi duenez, «ez da kasualitatea atentatuak EHk kontrolatutako herrietan gertatzea». Bere ustez, herri horietan «ETAren ingurunea» deitzen zaiona judizialki borrokatu behar da, «sare hori komandoak baino ETA gehiago» delako.

Jakoba Errekondo

Negu-neguko lantzat jotzen bada ere inausketaz arituko gara urte-sasoi beroena den honetan. Frutarbolak jantzita daudenean inausi beharra pekatu gorrienatzat jotzen dute batzuk. Fruta ekoiztera emanak daudenek gero eta garrantzi handiagoa aitortzen diote udaberri-udako lan honi. Jantzi garaiko inausketak bi eratakoak izan ohi dira, adarrak eta hostoak kentzea, alde batetik, eta fruituak bakantzea bestetik.

Berdea kentzeak alde on ugari ditu: eguzki izpiak errazago iristen dira adar lodi nagusien bueltan zintzilika dauden fruituetara hauen kalitatea nabarmen hobetuz, hurrengo urtetan lorea eman behar duten begiak osatzen laguntzen du, landarea sanoago mantentzen da, tratamentu osagarriak eraginkorragoak dira eta neguko inausketa lanak izugarri errazten dira. Inausketa honetan altsuma zuzenak, angulo desegokian hazitako arbak, gaitzek kaltetutako adarrak eta fruituak eta abar kentzen dira.
Fruituak bakantzea ere ona izan daiteke. Garaiz eginez gero -sagarrak, adibidez, 2,5 cm ra heldu baino lehenago- bi urtez behin emateko joera orekatzen da eta urtero uzta izatea lor daiteke. Beranduago eginez gero utzitako fruituak hobeak haziko dira denen jatenak beraientzako soilik izango baitira. Inausketa hauek, hala ere, ezin dira nolanahi burutu. Fruituak hazi eta ontzeko nahikoa hosto izatea nahitanahizkoa da, pipittadunetan fruituko 40-50 hosto eta hezurdunetan 50-75

Jabier Agirre

Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) beste erronka bat planteatu dio bere buruari: 2005. urterako poliomielitisa mundu osoan erabat desagertzea. Horretarako oztopo nagusia ekonomikoa da, mila milioitik gora euro beharko baitira txertoak erosteko.

Poliomielitisa birus batek sortutakogaixotasun oso kutsakorra da. Birus horrek nerbio-sistemari eraso egiten dio, eta ordu gutxi batzutan paralisia eragiten du, normalean partziala izaten dena, baina gerta daiteke erabateko paralisia sortzea, heriotza baztertu gabe.
Iaz mundu osoa erregistratutako poliomielitis-kasuak 3.500 izan ziren, eta horrek % 99ko beherakada suposatzen du 1998. urtearekin konparatuz gero, OMEk polioaren programaren arduradun bezala jarri duen Christopher Maher adituaren esanetan. Polioaren birusa 20 herrialdetan bizirik dago oraindik ere, eta OMEren helburua urte amaierarako gaixotasuna10 herrialdetara jaistea da eta birusarekin 2002. urterako akabatzea. Horrela 2005. urterako birus erabat mundu osoan desagertua dagoela dioen ziurtagiria lortu ahal izango litzateke.
Horretarako hainbat pauso eman behar dira oraindik ere: irtenbide oso zaileko lekuetan bizi diren umeengana iristea, beharrezko baliabide ekonomikoak lortzea (adituen kalkuluetan 1.103 milioi euro beharko dira, 2005. urtea bitartean 600 milioi umerentzako 6.000 milioi dosi txerto erosteko), eta borroka horretarako konpromiso politikoari sendo eustea. Galtzak bete lan izango ditu, beraz, OMEk datozen urteetan ere


IBARRETXEREN ZEREGINAK

JUAN Jose Ibarretxeren lehendakari izendapena, Eusko Legebiltzarrean biziko den giro berriaren lehen agerpena izan da. Hauteskunde kanpainan ardatz izan zuen bake eta normalizaziorako programa martxan jartzeko aukera izango du, eta zeregin horretan legebiltzarra ardatz izango duela iragarri du. Legebiltzarretik kanpo, ETAk jakinarazi izan du bera ere hor dagoela eta bere atentatuek herri honetako bizitza politikoa baldintzatuko dutela. Bestetik, ezustean, Ezker Batuaren sostengua ere jaso du Ibarretxek, aurretik negoziazioen apurketak zalaparta handia sortu ondoren. Denborak esango du borondate oneko keinu horrek zerbait berria ekarriko duen hala keinuan geratuko den. EAJ-EAren gobernu programa zabala zertan mamitzen den ikusi beharko da orain apurka, bere orokortasunak alor desberdinetan gauza gutxi eta asko egiteko parada ematen du eta.


JARRAIPENEKO GOBERNUA ERATU DU IBARRETXEK

LANEAN hastea kosta egin zitzaion Juan Jose Ibarretxeren lehenengo gobernuari eta ondoren su-etenaren apurketa eta EHrekin lortutako gobernu akordioaren apurketa etorri ziren 2000ko hasieran. Harrezkero, Ibarretxeren gobernua gutxiengoan geratu zen eta oposizioak blokeatua. Gobernu jarraipena da, beraz, oraingoa. EAJko zazpi kontseilarien aldetik aldaketa bakarra dago: Kultura Saila Miren Azkarate euskaltzainak zuzenduko du, Mari Karmen Garmendiak Ibarretxeri Gobernua utzi nahi zuela adierazi ondoren. EAren aldetik, bi kritikoek utzi dute gobernua, Patxi Ormazabalek eta Inaxio Oliverik, eta Joseba Azkarragak eta Anjeles Iztuetak ordezkatu dituzte.


SEI PRESO 21 URTEZ KARTZELAN

AURTENGOAREKIN Joxean Etxebarri, Jose Mari Sagardui, Ernesto Alberdi, Fernando Irakulis, Pako Eskitxabel eta Eugenio Irastorza euskal preso politikoek 21 urte beteko dituzte espetxean. Lehenego laurak zornotzarrak dira TERMOMETROA
eta joan den larunbatean seiei egin zitzaien omenaldia Zornotzan bertan.


KAMIOIEN GARRAIOA HAUTETSIEN KEZKA

IPAR Euskal Herriko hautetsiak kexu agertu dira kamioien garraioaren arazoa dela-eta. 7.000 kamioi pasatzen dira egunero Biriatuko mugatik, eta 20.000 izanen dira 20 urte barru. Hautetsien Kontseiluko lehendakari Alain Lamassoureren ustez, Frantziako Gobernuak ez du arazo honekiko erabaki argi bat agertu. Erabaki bat hartu aitzin bertako hautetsiei iritzia eskatu beharko liekeela uste du Lamassourek.


DUELA HIRU URTE ITXI ZEN «EGIN»

UZTAILAREN 15ean hiru urte bete dira Baltasar Garzonek «Egin» egunkaria eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuenetik. Orduan auzipetutako 26 lagunetatik gehienei ETAko kide izatea egotzi zien Entzutegi Nazionaleko epaileak, eta horretan oinarritu zen egunkaria eta irratia ixteko. Hiru urte beranduago, Entzutegi Nazionaleko Laugarren Salak auziperatu gehienei ETArekiko kolaborazioa egotzi die eta, beraz, egunkaria ixteko agindua oinarririk gabe geratu da. Orain «Gara» «Egin»en ordezko naturala dela frogatu nahi dute epaileek, eta hala dela erabakiko balitz, «Egin» kudeatzen zuen «Orain» enpresaren zorra «Gara» kudeatzen duen EKHEri bizkarreratuko litzaioke. Hau guztia 18/98 sumario ezagunean garatzen ari da, gerora Xaki, Ekin eta beste zenbait operaziok gizendu dutena.

hemeroteka

1816. zenbakia | 2001-07-15
1815. zenbakia | 2001-07-08

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan