IZPIAK
Patxi Zabaleta eta Pablo Muņoz Aralar talde politikoko kideek 1999ko hauteskundeetan EHren izenean lortu zituzten karguak utzi egin dituzte. Zabaleta Iruņeko alkategai gisa aurkeztu zen eta zinegotzia izan da orain arte. Pablo Muņoz, ordea, foru parlamentaria. Aralarreko bi kargu esanguratsuenak ziren.
Udal Hitza hileroko buletina kaleratzeari ekin dio ezker abertzaak kudeatutako Udalbiltzak. Oraingoan naziotasun aitormena, kirola eta diaspora ditu aipagai nagusienak, beste zenbait albiste txikiagorekin batera. Udalbiltzak jakinarazi duenez, dagoeneko 1.000 pertsonek eskatu dute EHNA, nagusiki Hernani, Etxarri Aranatz, Usurbil, Zaldibia, Oiartzunen eta Zestoako herrietan.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.