Diru-goseari uko egiten
Gaztaņaga
Gauza zallik baldin bada, zallenetako bat auxe: diru-goseari uko egitea. (...) Joan dan bagillaren 5'ean ikusi nuan zerbait garbia eta kutsugea. Azkoiti'ko pelota-tokian zan, ain zuzen ere. Gaueko bederatzi terdiak ziran. Jendetza aundia bildu zan pelota-partiduak ikustera. Bi eratako eragiņak bultzata joan ziran, noski, ainbeste ikusle. Batetik, pelotari ospetsu izandakoak zirala, gau artan jokatzen zutenak: "pelotari zaarrak", txapeldun izanak. Bestetik, berriz, IKASTOLA'ren aldeko laguntza bildu bearrak eraman zituan pelota-zale ugari aiek danak. (...) Eta orra partidu zoragarria gertatu! Partidu garbia,esango nuke. An etzandirurik jokatzen. Partidu-irabazleen eta galtzaillen artean dirurik etzan jokatzen. Ezta ikusle artean ere etzan diru-trabesik. Alde guzietatik joku garbia, benetakoa, jatorra, egiazkoa. Lau pelotari ospetsuek bai gogoz eta burutsu jokatu zutela! An ez genuan txantxarik ikusi; an etzan iņor "paxara" egiten ibilli. Ala saritu ere zituzten lau pelotariak. Oraindik alako txalorik eta eupatekorik! (...) Arriaran III eta Gallastegi batetik, Arrasate'ko Ezkerra eta Akarregi bestetik. Zeiņen laukote yayoa eta bikaiņa oraindik ere, berrogei ta amarna urte irauliak dituztelarik ere ia-ia laurak! (...) Eta... ba dute jarraitzaillerik ere. Ondoren bestelau pelotari, laurak gazteak: Ansola eta Etxaniz batetik, Egiguren eta Otaegi bestetik. Pelotan, noski, ta ntorik geiena egin zutenak ziran irabazle: aurrenengobiak. Ikusle guziontzat, ordea, laurak berdin jatorrean eta gizatasunean. (1971-VII-04 eta 11)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.