Iosu Etxaniz
Turismoa "aurkitu" baino lehen, betidaniko jarduera ekonomikorik garrantzitsuena balearen eta geroago Atlantikoan bakailaoaren arrantza zen. XVI-XVII. mendeetan berriz, horietako itsasgizon asko kortsari bihurtu ziren. Euskal Kortsarien balentrien aurrean ingelesek kostalde honi "sugegorri-habia" deitu zioten. Turistikoki XIX. mendean ezagutzen hasiko da, batez ere Napoleon III enperadorea eta Eugenia de Montijo enperatrizak beren udako gortea Miarritzera eramatea erabakitzen dutenean. Ondorioz, Europako aristokrazia ere bertara hurbilduko da, Miarritze eta orokorrean kostalde osoa modan jarriz, gaur arte.
guztia irakurri