1523ko abenduak 15
Gaztelako soldaduek Amaiur konkistatu zutenetik urte eta erdia beranduago, 914. testutxoa osatzen duena:
«Karlos V.a enperadoreak barkamen bat luzatzen die Erreniega edo Noaingo guduan borroka egin duten nafar guziei, baina ez denei: barkamenetik kanpo gertzen dira hainbat zaldun, 152 familia agramondarretakoak guzira. Haiei heriotz zigorra eta ondasunen konfiskazioa ezartzen zaie. Pregoilariek Erresuma osoan jaulkitzen dute errebeldeen zerrenda. San Frantzisko Xabierkoaren anaia eta familiarteko batzuk, hala nola Pedro Nafarroakoa, Mariskalaren semea eta Tafallako Jauregiaren jabea daude haien artean. Badira, baita ere, bertze hainbat tafallar: Joan Kaskantekoa; Erbiti izeneko bat, æjusticia que fue de Taffalla, defuntoÆ; æCharles de Nabaz, vezino de Taffalla, nuestro aposentador, ya difuntoÆ, Noaingo guduan nafarren aldera pasa ondoren hil zena, Nafarroaren independentziaren martiriak biak. Ez dago barkamenik Martin eta Pedro Asiain anaientzat ere, 1512ko altxamenduaren ondoren erbestean hil zen Asiain Tafallakoaren semeak. Martin eta Pedro ere gogor pertsegitu zituzten: æfueron muy perseguidos, no eran oidos en justicia, ni residían en este reyno, ni tenían segura la entrada... por muchas veces fueron echados y desterrados del reynoÆ. Erbestean ziren bitartean ondasunak bahitu zizkieten eta Martin preso sartu zuten æy se publicó que le habían de cortar la cabeza... y era público y notorio se la cortabanÆ. Falzesko markesarekiko harreman hurbiltasunak bakarrik lagunduko zien zertxobait, bere aita haren zerbitzaria izan baitzen eta hura ere agramondarra zen, beren interesengatik makurtu zirenetakoa izan arren. Martin erbesteratu egin zuten eta hilko zen: æfue desterrado del reyno, como otros muchos vecinos de la villa de Tafalla... so grandes penas para que cumpliesen con provisión de destierro... y se fue a vivir con su mujer a Zaragoza, en la cual murió...Æ. Inperioaren gudarosteei hain kementsu eutsi zienak ezin izan zuen deserriaren samina gainditu. 1529an hil zen, 45 urte baino ez zituelarik» l
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.