Lingua vasconum, lingua navarrorum, ze arraroa euskararik gabe, Nafarroa". Honela abesten zuten, iragana geroari lotuz, Erribera aldeko Bianako ikastolako haurrek duela urte batzuetako Nafarroa Oinez arrakastatsuan.
Agiria Jose Goņi Gaztanbidek kausitu zuela idatzi da, 1965. urtean, berak zaintzen duen Iruņeko katedraleko artxibategian. Bertan originala dago, baita bi kopia ere. Jose Goņi berak 1997an argitaratu zuen. Idazkia Iruņeko apezpikua eta konde baten arteko komenioa da, "Orti Lehoarriz" eta "Azeari Umea" deitzen ziren bi lagunei artzantzaren inguruko hautaketak egiteko baimena ematen ziena. Honela dio: "Quod Orti Lehoarriz faciet ut lingua nauarrorum dicatur unamaizter; Azeari Umea, buruzagi".
Horren aurkezpen publikoa aurtengo apirilaren 26an izan zen, nafar hiriburuan. Argitaletxeak Euskaltzaindia, Kontseilua, Oinarriak eta Korrikari ale bana eman zien. Bertzeak salgai dira, luxuxko edizioan, 765 bat eurotan. Jose Goņi Gaztanbidek azpimarratu zuenez, "ekitaldi eta faksimilen argitalpenaren bitartez nabarmendu nahi izan duguna da euskara nafarren hizkuntzaren gisa adierazten duen agiri bakarraren aitzinean gaudela". Artxibozainak ere aitortu zuenez, "nik uste dut garai hartako nafar gehien-gehienak euskaldunak zirela".
Azken ideia hau da, zenbait ikerlariren artean bederen, nagusitzen ari dena. 1999ko udan Peio Monteanok honelako aitormena egin zuen, hau da, nafar erresumaren amaieran euskara duela urte batzuk uste zena baino hedatuagoa egon zela, Erribera barne. Aurtengo maiatzaren 20an ere, ildo beretik, Tomas Urzainkik hitz hauek sinatu zituen: "Europar estatua zen Nafarroan, erresumako populazio gehiengoarendako euskara elkarren arteko komunikazio tresna bakarra zen, bertze hizkuntza batzuk idazteko erabiltzen ziren arren (erromantzeak, latina, arabiera, hebraiera). Hala eta guztiz ere euskara hizkuntza nagusia zen. Talde sozial batzuk, hainbat girotan, erromantzeez baliatzen ziren, baina betiere orokorrean mintzatzeko erabiltzen zen hizkuntzarekin baterat".
Laburbilduz, eta aipaturiko Jose Maria Lakarrak idatzi zuenez, "Iratxeko monjeek, haien lurraldeetatik atera gabe, Urbasa-Andia mendietatik Mendabiako Imaz etxalderaino joaten ahal zuten, hots, Mendialdetik Ebroraino. Agirietan kausitzen ditugun bide horietako toki izenak euskaldunak ziren". Lakarrak ere, 1956an, "lingua navarrorum" azaltzen den testua plazaratu zuen, baita lehenago ere, 1927an, datua Arigita egilearen 1904ko lan batetik hartu zuela gaineratuz. Beraz, "lingua navarrorum" betidanik ezagutua, egunerokotasunak gaurkotu du
![]() |
|
||||
1815 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa