Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-07-01 -- 1814.zenb

«Lau aldiz idatzi behar izan dudan liburua da hauxe»

Pilar Iparragirre

Asko kosta omen zaizu «Azeri-zuloa» idaztea...

Lau aldiz idatzita dago nire liburu hau! Hasieran, orain dela zortzi urte, irakaslearen ikuspegitik idatzi nuen. Lagun bati eman nion irakurtzeko eta hark esan zidan ondo zegoela, baina ea zergatik ez nuen istorioa kontatzen umearen ikuspegitik. Gero, Euskalgintza Fundazioaren beka honek aukera eman zidan berriz idatzi eta istorio guztia osatzeko. Baina jada bukatzen ari nintzela konturatu nintzen, hala ere, istorioa pixka bat eskuetatik joan egin zitzaidala, eta berriro ere berregin behar izan nuen. Dena dela, oraindik ere ez nengoen erabat konforme, eta Andu Lertxundik, epaimahaian parte hartu zuenez, bere laguntza eskaini zidan. Eta benetan estimatzen diot, ni bertso mundutik iritsi naizelako prosara.

Alde handia al dago batetik bestera?
Bada alderik. Bertsoak idaztean, dantza lotuan bezala jarduten zara hizkuntzarekin, neurtuz silaba bakoitza, hitz bakoitza... Eta prosan hasi nintzenean, eskumuturra joan egiten zitzaidan, errazegi idazten nuen, neure burua bertsotan bezain gozo aurkitu nahi nuelako idazterakoan, hau da, dantza lotua prosan ere egin, eta ez nuen lortzen. Azkenean, Anduk eman zidan horretarako giltza.

Jakin al daiteke zein den giltza hori?
Sentsazio mundua nola adierazi. Izan ere, Anduk esaten zidan: bai, hik oso ondo ikusten duk liburuan agertzen den guztia. Gertakizunak, pasadizoak, baita oroitzapenen azpian dagoen ikuspegia. Hitz bakoitzak ikaragarrizko esanahia zeukak hiretzat... Baina irakurlearen lekuan jarri behar haiz, jakiteko ea hari ere sortzen dion hiri sortzen dian sentsazio bera. Hor dago gakoa.

Pello Esnal

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan