Ibaien neurriak aipatzerakoan luzerarena beti izaten da eztabaidagarria. EEBBetako Mendi Harritsuetan jaio eta Kaliforniako golkoan itsasoratzen den ibaiaren luzera 2.250 km da hainbat liburutan eta 2.750 km beste atlas batzutan... kontuak kontu uraren koloreak ibai honi izena ematen diola behintzat garbi dago.
HISTORIA PIXKA BAT
ZER EGIN ETA NOLA IBILI
Ez dugu inor beldurtu nahi, alderantziz, animatu nahi zaituztegu baino... Arroil Handia udan bisitatu nahi duzuenok bero kixkalgarria eta egarria pasatzeko prest egon beharko duzue, hala ere ez zarete damutuko, merezi du!
Bost milioi bisitari ditu Parke Nazional honek urtero, eta guztia arautua dago. Denen gusturako erabakirik existitzen ez duenez hemen aholku batzuk besterik ez ditugu emango.
North Rim edo South Rim-etik (Ipar edo hegotik) iritsi daiteke ingurura. Kanpinak gainezka egoten dira, erreserbak gainezka, halere saiatu, edo parkera sartu aurretik lo egin.
Ibilaldi labur zoragarriak badaude, ilunabarra eta egunsentia ahaztezinak goza ditzakezu, baina ez pentsatu zuek bakarrik egongo zaretenik!
Oinez luze ibiltzekotan, eguerdiko ordu beroak saihestu. Ibilbidea ondo aukeratu, indarrak ongi neurtu eta Ranger-ei (Parke Zaintzaileei) galdetu. Eskarmentu handia dute, exageratzen dutela irudituko zaizue, baina hainbat gauza oso kontuan hartzekoak dira.
Mendi irteeratan ohituak gaude goizean behetik gora egiten eta gero goitik behera jaisten, kontuz hemen, alderantzizkoa gertatzen da eta, freskuran jaitsi eta gero igoera gogorra egiten da benetan. Ondorioz ura erruz eraman.
Gaua Arroilan bertan pasatzeko baimen berezia eskatzen da eta eskaera hori aldez aurretik (hiru hilabete uda sasoirako) egin behar da. Iparretik Hegora egun batetan zeharkatzea posible da, baina oso ongi prestatuta dagoen jendearentzat... 12-14 orduko txangoa, 2.000 metrotako desnibela beherantz eta ia beste hainbeste gorantz, eguerdian 40 gradutako beroa, hautsa, eltxoak...
Uretako rafting aukerak gutxi dira, egun askotakoak eta oso garestiak. Colorado ibaiak eskaintzen ditu uretan gozatzeko beste aukera batzuk, Powel izeneko erreserba Glen Arroilan dago, ehunka kilometro paisaje zoragarria gozatzeko. Txalupa, barkuetxe, piragua eta beste hainbat ontzi alokairuan.
Azken bi aholku: Alde batetik, Colorado ibaian eguzkiak azkar gorritu eta erreko zaitu eta bestetik, kontu izan, dolar billete berdeak, gorriak pasaraziko dizkizu... garesti dago eta Testua eta argazkiak:
![]() |
|
||||
1814 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa