San Juan-suak, noiztikoaz?
Manuel Lekuona
San Juan-suak nozitikoak dira gure artean?". "San Juan bera baņo millaka urte leenagokoak". San Juan jaio baņo millaka urte leenago bizi zan euskalduna gure lur auetan; eta bere erligio-saioetan, eguzkiaren gora-beherak aztertzen eta ospatzen zituan; eta gora-beera oietan bat, Ekaiņak ziran; ots! eguzkiak bere ezker eskubirako ibillian irixten zituan azken-mugak: Solstizioak: urteak dituan egunik luzeenak eta laburrenak, alegia: Ekaiņak. Ebanjelioko San Juan, ba dakigu orain bi milla urtekoa dana. Baņan egiten zaizkion "suak", millaka urte leenago ere egiten ziran Euskalerrian. Zenbat milla? Zortzi-amar bat milla urte. Ori da esan nai deguna. "Suak" Ekaiņetako rito bat dira, euskaldunak Ekaiņetan goratzen zuten San JuanÆez besteko NorbaitÆi eskeiņitako rito sagaratua (...) (1971-VI-13)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.