Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-24 -- 1813.zenb

OBRAREN SUNTSITZEA

Antxon Ezeiza zinemagileak «Euskaldunon Egunkaria»n egin zioten elkarrizketan zinema bikoizketari buruz eginiko adierazpenak dira honakoak:
«(...) Bi arazok egiten dute talka hor. Batetik, sormen artistikoarena dago, benetako normalizazioarena, ikusle euskaldun bati normaltasun osoz bere hizkuntzatik abiatuta eginiko filmak ikusteko aukera ekarriko diona. Bestetik, euskaldunak beste kultura batzuetako lanak euskarara ekarrita ikusteko aukeraren kontua dago. Normalizazioaren bigarren parte hori bakarrik jorratzen baldin bada, gaurko asea biharko gosea bilaka daiteke. Espainian horixe gertatu da Francok 1942an EEBBetako filmak bikoiztea erabaki zuenetik. Hamar urteren buruan, Espainiako zinemaren pantaila kuota %30etik 8ra jaitsi zen. Yankiak izorratu beharrean, opari egin zien, bertako zinemak txertatze erabatekoaren aurka zuen babes bakarra, hizkuntza, ezabatu zuelako. Eta bidenabar, Espainiako zinema industria miseria gorrira eraman zuen. Orduan, ahalegin txiki batekin euskaraz iraupen erdiko film bat egin beharrean, ęTitanicĘ euskaraz eman nahi dugu, ateak erabat zabalduz eredu horri. Multinazionalak oso gustura daude. (...) Produktu kulturalarekiko errespetu falta ikaragarri batetik abiatzen da bikoizketa. Bikoizketa obraren suntsitze bat da beti, hizkuntza bakoitzak bere dramaturgia daukalako (...)».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan