Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-24 -- 1813.zenb

«Ipuin erotikoak idatzi nahi nituen nik, baina...»

Pilar Iparragirre

Zergatik titulu hori, «Ipuin errotikoak»?

Bada, ipuin erotikoak idatzi nahi nituelako nik, baina horretarako problemak izan nituen. Izan ere, ipuin erotikoak idazteko nahitaezkoa da esperientzia, eta nik behintzat nahikoa esperientzia gutxi daukat horretan. Ezkondu ginenetik ere, uste dut nahiko esperientzia kaskarra dugula horrelako ipuin liburu bat idazteko.

Esperientzia, eginez hartzen dela diote, ordea...
Eta saiatu nintzen horretan ere! Bainaą nahiko petral. Eta gainera problemak izan nituen, batez ere emaztearekin. Azaldu nizkion ipuin erotikoak idazteko neuzkan arrazoiak, erotismoa eta pornografiaren arteko aldea... Baina berari biak oso gauza nazkagarriak iruditzen zitzaizkion. Esan nion ere, matizazio kontua dela, eta jada beroturik, aitatu nizkion filosofo handi batzuen izenak ere: Heidegger, Schopenhauer, Kierkegard, Savaterą Baina Savater aipatu nionean, bueno! Akabo nireak, emazteak ezin baitu Savater begien bistan ikusi! Esan zidan ea ni ere «Basta Ya!»n sartzekotan ote nenbileną Beno, ez nuen konbentzitu. Beraz, ipuin erotikoak idatzi ezin nituenez, ipuin errotikoak idatzi ditut.

Eta zer kontatzen duzu horietan?
Neure betiko obsesioak, hausnarketak, buruhausteak eta miseriak. Beti liburu berdina ari omen naiz idazten, eta jada literatura uztea ere desiratzen nago, bainaą ezin dut. Barrenengo zera bat daukat, bakean uzten ez nauena, eta aurrera jarraitzen dut. Santa Teresak zioen arriskatu egin behar dela bizitzan. Nik ez dut horrenbeste egin, baina literatura arrisku gisa ulertzen dut eta arriskurik gabeko literaturak, niri behintzat, ez dit interesik sortzen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan