Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2001-06-24 -- 1813.zenb

Heath Jaunari Euskal eskeintza

Bittor Kapanaga

Europa Berriaren gurasoek(edo ugazabatzakoek) urrats berriak ematera doazkigula dirudi. Nabari dugunez, Inglaterra ta iparraldeko beste hiru erresumek laster izanen ditugu Europako batasunaren barrutian. Eta hala beharko ere batasun hori europarra izango baldin bada. Parisen, Ponpidou eta Heath jaunek, bide-urratzailearenak egin dituzte. Beste jaun sudur-luzea, Europako eta munduko izatearen haria bere gogoko zuloetatik pasaerazi nahi zuana, ondo hilla dago. Eta jakina da hildako oillarraren kukurrukua, oihartzun makal bihurtzen dala. Halaxe dira gaur De Gaulle haundiaren aginduak. Eta Inglaterra ta Frantzia, berriz ere, lagunkiro dabilzkigu. De Gaulle berriren bat sortzen ez bada, Europako Elkartearen ustea, hedatuz eta indartuz joango da. Eta emeki emeki, europar herri gehienak (erresumek oraingoz) bereganatu beharko ditu. Guk euskaldunok, ez dugu onartzen egungo antolaketa bihurri hori, Mikel Ugaldek lehengo batean esaten zuan bezala. Baiņa mundu hontan "zezena" izateko haundi izan behar da. Beraz, txikiok (herrialde txikiok) "ziraun" izan beharretan gara. Zera esan nahi dut, galiziatarrena egin beharrean garela: galiziatar batek, lan-bide on bat nahi duanean, eztu berehala eskabide hori egiten. Lantegian sartu, eskeintzen zaion zeregiņerako, baiņa barnera sartu, izaten da bere jokera. Gero, egunoroz eta miņuturik galdu bage, berak nahi duana lortzen saiatuko da. Eta gehienetan nahi hori lortzen du. Horrek esan nahi du, arraiņak harrapatzeko ibaian sartzea dala egokiena eta ez bazterretik saiatzea (...) (1971-VI-13)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan