EUN DA LAU LANGILLE LANETIK BIALDUAK
Astez aste, 1971-VI-06
Bizkaitik datorkigu berria: "Franco-Belga de Minas" lantegintzak eun da lau bialdu-agiri zabaldu ditu bere langilleen artean. Elkarte orrek Gallarta eta Somorrostroko lurretan lan egiten du. Eun da lau sukaldetan, beraz, giro estua sortuko da, biar zer jango asmatu eziņik. Lantegi berean 239 langille ari dira lanean; eta leengo batean, bizimodua garestitu dala ta jornala jasotzeko eskatu zuten. Gorakada ori iristeko asmoz, batzuek lana utzi zuten. Ortik etorri zaie orain lan-tokitik bialduak izatea. Ez bear au ezin luza diteke guztion kalterik gabe. Leenbaileen zuzenduko al dute nagusi-langille arteko kinka au!
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.