EROSOTASUNAREN ZERBITZURA
Etxeko andreak, bidaiariak, kirolariak... guztiok behar ditugu geure neurrira eginiko produktuak. Ideia hori diseinuarekin uztartuz gero lortu daitekeena jarraian datozen objektuak dira. Produktu hauek DZ Diseinu Zentroarekin lan egiten duten zenbait diseinatzaile enpresek garatu dituzte, baina proiektu guztien artean adibide batzuk baino ez dira:
Zorua garbitzeko ontzia, DiamantADN Diseño Industrial, S.L. enpresak Araven, S.A. enpresarentzat egin zuen. Produktu hau 1993an ADI-FAD Delta Sarirako aukeratua izan zen eta 1995eko AEPD Diseinu Sarietarako proposatua.
ADN enpresakoek garbiketa lanak erraztea bilatzen zuten. Horrela, produktu honen diseinuari esker zoru-garbigailua uretan eragin eta xukatzen denean mugimenduarengatik zorua zipriztintzeko arriskua gutxitu dute. Heldulekua berriz, ezin hobeto moldatzen zaio eskuari. Bestalde, jarrera bertikal egonkorrari eusten dio, ontziari heltzeko makurtu beharra saihestuz eta mugitze lanak erraztuz. Gainera ontziaren oinarrian helduleku bat du ontzia errazago hustu ahal izateko.
Puzkailu bilduma, ImpactTres D Innovación y Diseño Integral enpresak Industrias Luma, S.A. bezeroarentzat diseinatu zuen.
Bizikletako gurpiletarako puzkailu bilduma honek irudi berritzailea erakusten du, bai diseinu aldetik eta baita erabilgarritasunaren aldetik ere. Esaterako, koadro mota ezberdinetara lotu daiteke. Gainera, puzkailuaren pitak gurpileko balbularekin eta pertsonaren besoarekin ahalik eta erarik onenean egokitzeko modua ere aztertu dute Tres D enpresakoek.
Bilboko metroaren altzariakLan hau Weiss Design Asociados, S.L. enpresak Imebisa-rentzat egin zuen eta berari esker 1996an AEPD Saria irabazi zuen.
Bilboko metroaren proiekturako bi objektu egin zituzten, eserlekua eta paperontzia. Eta ondoren, bakoitzaren bi aldaera ere sortu zituzten, bata lur gaineko geltokietarako eta bestea lurrazpikoetarako.
Txiza-detektagailua, DimpoItem Design enpresak Novaclinic, S.L.-rentzat garatutako proiektuaren helburua enuresiaren tratamenduan lagun zezakeen detektagailu bat garatzea zen, bost urtetik gorako umeen kontrolgabeko txiza isurtzea ekiditeko. Horretarako, sentikortasun handiko eta iraupen luzeko sentsoreak erabiltzen dira. Gainera, Dimpok bozgorailu independente bat dauka, klip baten bidez elastikoari lotzen zaiona, alarma beti entzungo dela bermatuz.
Elektrohigadurazko makina, TechnoTres D Innovación y Diseño Integral enpresak egin zuen 1998an Ona Electroerosión, S.A. bezeroarentzat.
Modelo honetan langilea eta makina elkartzen dituzten alderdi ergonomikoetan arreta berezia jarri zuen Tres D enpresak. Aipatu beharrekoak dira margotutako xaflaz eta beira zuntzezko poliesterrez egindako karkasak, kanpoan jarritako torlojo kopuru txikia eta teklatuaren birdiseinua. Makinak erradiazioaren balizko ihesetatik babesteko sistema du ateetan eta sabaian.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.