ENTZULEAK ERE ZERBAIT JARRI BEHAR DU
Pettik bakarlari gisa egin du salto plazara, iluna baliatuz argia ikusi du bere musikak, ahots sakona eta gitarra binomio bereiztezina bilakatuz. Bi diskotan bildu ditu kantautore beratarrak sentimenduez blaitutako kezkak, lehenik "Amets bat" (1999) izenburuko lanean eta bigarrenik "Arrazoiak" kaleratu berrian. Pettiren jatorria ordea, rockaren unibertsoan kokatzen da, Noise Hole eta Zup taldeetan aritu baitzen gitarrajole eta kantari, hurrenez hurren. Baina patuak-edo bazuen berarentzat bestelako proiekturik gordeta. Hala hasi zen gitarra akustikoa zein elektrikoarekin emanaldiak ematen folk eta bluesaren bidetik, harik eta Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluaren arreta bereganatu zuen arte. "Txo!-esanen zuketen- Hemen badaukagu aukera bat merezi duen eskaintza". Eta ez ziren erratu. Hori hala dela frogatzeko, argudio pisutsuak - "Bihotzeko harriak", "Sobera erraza", "Itsuak", "Alegia"...- biltzen segitu du egile beratarrak. Baina, kontuz, bere diskoak ez dira errazak, entzuleari ere bere partetik zerbait jar dezan eskatzen baiotiote.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.